Andrei Zhdanov

Andrei Aleksandrovitx Zhdanov (errusieraz: Андре́й Алекса́ндрович Жда́нов, ɐnˈdrej ɐlʲɪˈksandrəvʲɪtɕ ˈʐdanəf ahoskatua; Mariupol, Errusiar Inperioa, 1896ko otsailaren 14a - Mosku, 1948ko abuztuaren 31) sobietar politikaria izan zen. Stalinen oinordekoa izango zela uste izan zen, baina bera baino lehenago hil zen. 1945-1948 aldiko Sobietar Batasuneko propagandista nagusitzat hartzen da.

Andrei Zhdanov
Andrei Zhdanov (cropped).jpg
SESBeko Sobiet Goreneko kide

Bizitza
Jaiotza Mariupol1896ko otsailaren 14a (juliotar egutegia)
Herrialdea  Errusiar Inperioa
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Heriotza Dolgiye Borody (en) Itzuli1948ko abuztuaren 31 (52 urte)
Hobiratze lekua Kremlingo harresiko nekropolia
Heriotza modua berezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak errusiera
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta militarra
Jasotako sariak
Kidetza Politburo of the Central Committee of the Communist Party of the Soviet Union (en) Itzuli
Sobieten Komite Exekutibo Zentrala
Zerbitzu militarra
Gradua colonel general (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkak Neguko Gerra
Ekialdeko Frontea Bigarren Mundu Gerran
Battle for Leningrad (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista
Russian Social Democratic Labour Party (bolshevik) (en) Itzuli

Find a Grave: 18035029 Edit the value on Wikidata

1915ean boltxebikeekin bat egin zuen. Errusiako Gerra Zibilean Armada Gorrian komisario politikoa izan zen. 1934ko otsailean, Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren Batzorde Zentraleko Idazkari izendatu zuten, 17 Kongresuan. 1934ko abenduan Sergei Kirov hil ondoren, alderdiko idazkari izendatu zuten Leningraden.

Purga Handiaren giltzarria izan zen eta 176 exekuzio onartu zituen.

1938an propaganda zuzendari izendatu zuten eta komunikabide eta arte guztiak izan zituen kontrolpean. 1938tik 1947ra Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboko lehendakaria izan zen. 1939ko martxoko Kongresuan alderdiaren Politburoan sartu zen.

1939ko abenduan Finlandiaren inbasioaren eragileetako bat izan zen eta errepublika baltikoen anexioa ere gainbegiratu zuen.

.

Bigarren Mundu Gerran paper garrantzitsua izan zuen Leningradeko defentsan.

1946tik kultura-politika eta Ekialdeko Europako herrialdeekiko harremanak zuzendu zituen. Intelektual, idazle, musikari eta artisten errepresioaren arduraduna izan zen eta Cominform antolatu zuen. 1948an Jugoslavian egindako lanaren ondoren, kargutik kendu zuten eta sendategi batean giltzaperatu zuten, eta handik gutxira hil zen.

Kanpo estekakAldatu