Tresponde
Tresponde[1] (gaztelaniaz Trespuentes) Añanako Kuadrillan dagoen Iruña Oka udalerriko kontzejuetako bat da. 1976 arte Iruña udalerri zaharreko herriburua izan zen. Bertan dago, Iruña-Veleia aztarnategi ezaguna.
Tresponde | |
---|---|
![]() | |
![]() Tresponde errepidetik | |
![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Udalerria | Iruña Oka |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°51′N 2°47′W / 42.85°N 2.78°W |
Dokumentatuta dago, 1025. urteko Donemiliagako goldean, Transponte aldaera.
Historia
aldatuHasiera batean, Tresponde Iruña-Veleia hiri erromatarreko harresiz kanpoko auzo gisa jaio zela uste da. Zadorra ibaiak banatzen zituen Iruña-Veleia eta Tresponde, eta gaur egun oraindik mantentzen den zubi erromatarrak lotzen zituen biak. Jatorrian (Latinez) Transpontem zuen izena (zubiaren atzean), eta gero eboluzioa egon zen euskaratik eta gaztelaniatik. Gaztelaniaz trans- hori tres (hiru) bilakatu zen.
Lehen aipamen idatzia 1025ekoa da, Donemilagako goldean, eta Trasponte gisa aipatzen da.
1813an, Trespondeko zubia oso garrantzitsua izan zen Gasteizko batailan; izan ere, bertako baserritar batek gidatuta ingelesek zubi hau zeharkatu zutenean, Frantziako atzeguardiaren gainera erori ziren eta balantza euren alde desorekatu zuten.
XIX. mendean Tresponde Langraitz udalerriko hiriburu izan zen. 1976an Iruña Okako udalerrian sartu zen, Iruña eta Langraiz Okakoek bat egin zutenean.
Demografia
aldatuTrespondeko biztanleria |
---|
![]() |
Herri hustuak
aldatuKontzejuaren barruan, herri hustu pare bat dago:
Garraioa
aldatuAraba Bus sareko lineak zerbitzua ematen dio herri honi:
|
Ondasun nabarmenak
aldatuSanta Katalina komentuaren hondakinak ikusgarriak dira. Han monje jeronimoak bizi izan ziren, eta XIX. mendean, gerla karlistetan, babesleku eta gotorleku gisa erabili zuten. Santiago Apostoluaren parrokia-eliza XV. eta XVI. mendeetakoa da. Komentua eta inguruak lorategi botaniko bihurtu dituzte.
- Trespondeko zubia: tradizioak dioenez erromatar jatorrikoa den 13 begiko zubia.
- Santa Katalinako lorategi botanikoa, 2003tik irekia.
- Santa Katalina komentua.
Argazki galeria
aldatu-
Santiago eliza.
-
Santiago eliza.
-
Santa Katalina komentua eta lorategi botanikoa.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ (Gaztelaniaz) López de Guereñu Galarraga, Gerardo. ((1989) [1957]). Mortuorios o despoblados». Toponimia alavesa seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses.. Bartzelona-Bilbao: Onomasticon Vasconiae 5. ALSOGRAF, Euskaltzaindia, 541 or. ISBN 8485479483...
- ↑ (Gaztelaniaz) López de Guereñu Galarraga, Gerardo. ((1989) [1957]). Mortuorios o despoblados». Toponimia alavesa seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses.. Bartzelona-Bilbao: Onomasticon Vasconiae 5. ALSOGRAF, Euskaltzaindia, 541 or. ISBN 8485479483...
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |