Ali Sadpara

mendizale pakistandarra

Muhamad Ali Sadpara (1976) Pakistango mendizalea da. 2016an Nanga Parbateko neguko lehen igoera arrakastatsua burutu zuen. Alex Txikon eta Simone Moro taldekideek adierazi dute Sadpararen distirarik gabe ezingo zutela igoera burutu. Lau zortzimilako igo ditu urte bakarrean, eta zortzi bere ibilbidean.

Ali Sadpara

Bizitza
JaiotzaIparraldeko Eremuak1976ko otsailaren 2a
Herrialdea Pakistan
HeriotzaK22021eko otsailaren 5a (45 urte)
Jarduerak
Jarduerakarroka-eskalatzailea, zamaketaria eta mendigoizalea

Facebook: muhammadalisadpara Edit the value on Wikidata

Ali Sadpara eta bere semea, Sajid Sadpara, 2019an K2a igo zuena, John Snorri mendizale islandiarrarekin eta Juan Pablo Mohr Prieto mendizale txiletarrarekin elkartu ziren 2021eko otsailaren 5ean K-2 Winter 2021 misio bateratu baterako. Sajidek itzuli egin behar izan zuen arazo tekniko baten ondorioz besteak botila-lepoan utzita, gailurretik gertu. Bere aita Ali, Snorri eta Mohr igotzen jarraitu zuten, baina ez ziren gauez itzuli, aurreikusita zegoen bezala. Otsailaren 6an erreskate misio bat antolatu zen armadaren bi helikopterorekin. Zoritxarrez, hiru eskalatzaileek desagertuta jarraitzen dute.

Kanpoko estekak aldatu

Inoizko erreskate hedatze ikusgarrienean, arrakastarik ez - Naiz - 2021/02/15

Adi: Berezko "Sadpara_Ali" antolatzeak aurreko berezko "Sadpara, Ali" antolatzea gainditzen du.