Marcel Schwob
idazle frantziarra
Marcel Schwob (jaiotza-izena: André Mayer; Chaville, 1867ko abuztuaren 23a - Paris, 1905eko otsailaren 26a) frantses idazle eta itzultzailea izan zen.
Marcel Schwob | |
---|---|
![]() Paul Boyerren argazki erretratua 1902an. (1902) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Mayer André Marcel Schwob |
Jaiotza | Chaville, 1867ko abuztuaren 23a |
Herrialdea | ![]() |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | rue Saint-Louis-en-l'Île, 1905eko otsailaren 26a (37 urte) |
Hobiratze lekua | Montparnasseko hilerria |
Familia | |
Aita | George Schwob |
Ezkontidea(k) | Marguerite Moreno |
Haurrideak | ikusi
|
Leinua | Q3065490 ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Lycée Louis-le-Grand lycée Georges-Clemenceau (en) ![]() |
Hizkuntzak | ingelesa frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, itzultzailea, idazlea, eleberrigilea eta literatura-kritikaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Mugimendua | sinbolismoa |
Izengoitia(k) | Loyson-Bridet |
![]() ![]() ![]() |
Interesgune asko izan zituen bere idatzietan: Erdi Aroa, zientziak, astrologia eta hizkuntza zahar eta berriak. Artikulu asko eta hainbat itzulpen (Defoeren Moll Flanders, Shakespeareren Hamlet) argitaratu zituen. Bere interes-zabaltasunagatik eragin handia izan zuen bere garaiko frantses idazleengan. Estilista fin bezala egin zen ezagun.
Lan nagusiak
aldatu- Coeur double (1891, Bihotz bikoitza),
- Le Roi au masque d´or (1893, Urrezko maskaradun erregea, Pedro Diez de Ultzurrunek euskaratua),
- Les mimes (Mimoak, Mikel Lasak euskaratua),
- Livre de Monelle (1894),
- La Croisade des enfants (1896,
- Haurren gurutzada, (Joseba Sarrionandiak euskaratua),
- Vies imaginaires (1896, Irudimenezko bizitzak).
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.