Ireki menu nagusia

BizitzaAldatu

Zuzenbide-ikasketak egin zituen eta medikuntza-doktoretza lortu zuen 1909an. Hurrengo urtean Heidelbergeko psikiatria-klinikan hasi zen lanean. Hango unibertsitatean psikologia -irakasle izan zen eta Basileako unibertsitatean katedra lortu zuen 1949an. Psikologia ikasten hasi zenean sortu zitzaion filosofiarako zaletasuna; bere filosofian, metafisika tradizionalaren kontra, izakiaren zentzua gizakiaren baitan dela baieztatzen du, izakiak ez duela zentzurik bakartua hartzen bada, eta filosofiaren metodoa ez dela analisi objektiboa eta arrazionala, esperientzia existentziala baizik. Gizona bizipenen bidez iristen da gizon izatera, komunikazioaren bidez, ez bakartua. Ideia horiek bereizten dute beste filosofo existentzialistengandik.

Lan nagusiak: Allgemeine Psychopathologie (1913, Psikopatologia orokorra), Psychopatologie der Weltanschauungen (1919, Mundu kontzepzioen psikopatologia), Vernunft und Existenz (1955, Arrazoia eta existentzia), Von der Wahrheit (1946, Egiari buruz), Der philosophische Glaube angesichts der Offenbarung (1962, Filosofia sinesmena eta errebelazioa).

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karl Jaspers  
  • Azurmendi, Joxe 2012: "Bakearen inguruko diskurtsoaren jasangaitza", Die Schuldfrage (Jaspers, 1946) testuari buruz in Barkamena, kondena, tortura, Donostia, Elkar ISBN 978-84-9027-007-3