Frantic (filma)
Frantic (euskaraz Frenetiko) 1988ko Roman Polański poloniar-estatubatuar zinema zuzendariaren thriller filma bat da. Bertan, Harrison Ford, Betty Buckley, John Mahoney eta Emmanuelle Seigner aktoreek antzeztu zuten, aldiz soinu banda Ennio Morricone musikagileak konposatu zuelarik.
Filma osoa Paris hirian filmatua eta girotua dago.
Argumentua aldatu
Frantzia, Paris. Richard Walken (Harrison Ford) estatubatuar medikua Frantziako Paris hirian ospatzen ari den biltzar batera joan eta aitzakia horrekin bere emaztearekin (Betty Buckley) euren gaztetako eztei bidaia berriz bizi izateko aukera erromantikoa izango dute. Baina, behin euren hoteleko gelan ostatu hartu bezain laster, emaztea bat-batean eta inolako azalpenik gabe desagertuko da.
Richard hizkuntza arrotza zaion herrialdean bakar-bakarrik gelditu da, baina horrek ez du kikilduko eta nola edo hala bere emaztea topatzeari ekingo dio. Richardek duen aztarna bakarra telefono zenbaki bat da, baina hortik aurrera Paris hirian barneratu, gauzak nahastu eta amesgaiztoa bilakatzen hasiko dira.
Aktoreak aldatu
- Harrison Ford: Richard Walker doktorea
- Betty Buckley: Sondra Walker
- Emmanuelle Seigner: Michelle
- Djiby Soumare: taxista
- Dominique Virton: harreragilea
- Gérard Klein: Gaillard
- Jacques Ciron: Grand Hôteleko zuzendaria
- Louise Vincent: turista
- Patrice Melennec: Grand Hôteleko detektibea
- Joëlle Lagneau: lore saltzailea
- Jean-Pierre Delage: lore saltzailea
- Dominique Pinon: Wino, bahitzailea
- Yves Rénier: inspektorea
- Yorgo Voyagis: errebisatzailea
- Marc Dudicourt: kafetegiaren jabea
- Thomas M. Pollard: rastafaria
- Laurent Spielvogel: eramailea
- Marcel Bluwal: tweed-a daraman gizona
- Artus de Penguern: zerbitzaria
Kanpo estekak aldatu
- Frantic filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Frantic filmaren trailer edo iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)