María Austriakoa
María Austriakoa | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Madril, 1528ko ekainaren 21a | ||
Herrialdea | Espainia | ||
Heriotza | Oinuts Errealen monasterioa, 1603ko otsailaren 26a (74 urte) | ||
Familia | |||
Aita | Karlos V.a Habsburgokoa | ||
Ama | Elisabet Portugalgoa | ||
Ezkontidea(k) | Maximiliano II.a Habsburgokoa (1548ko irailaren 13a (egutegi gregorianoa) - | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | |||
Familia | |||
Leinua | Habsburgo | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | erregina | ||
María Austriakoa edo Habsburgokoa, alemanez Maria von Österreich (Madril, 1528ko ekainaren 21a- ib., 1603ko otsailaren 26a) Espainiako infanta eta Austriako artxidukesa izan zen, baita Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperatriza eta Hungaria eta Bohemiako erregina ezkontidea ere (1563-1572). Espainiako Karlos I.a eta V.a Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea eta Isabel Portugalgo emaztearen (Manuel I.a Portugalgo erregearen alaba) alaba nagusia izan zen.[1][2][3][4]
Biografia
aldatuLehen urteak
aldatuMaría de Aragón amonaren izena zuen, Errege Katolikoen alaba eta Portugalgo erregina ezkontidea, Manuel I.a Portugalgo erregearekin ezkonduta baitzegoen. Toledo eta Valladoliden artean hazi zen, batez ere, beste neba-ahizpekin batera. Aita eta ama etengabe etxetik kanpo izan arren, familia-oinarri sendoa izan zuten, ondo ulertzeko moduan, eta antzeko ikuspuntuak izan zituzten beren domeinuak gobernatzeko. Izan ere, María berak eta Felipe nebak, bizitza osoan mantendu zuten, distantziak eta denbora gorabehera.
Ibilbidea
aldatuEzkontza
aldatu1548ko irailaren 15ean,lehengusu propio zuen Maximiliano II.a Germaniako Erromarat Inperio Santuko artxidukearekin (gero enperadore) ezkondu zen Valladoliden. Ordurako Bohemiako erregea zen, baina 1562 arte ez zuten koroatu. Senar-emazte berriak Espainiako erresumen erregeorde izan ziren urte hartatik 1551ra arte, enperadorea eta Felipe printzea ez zeudelako.[5]
Inperioko ibilaldia
aldatuFelipe II.ak erregealdia bere gain hartu ondoren, artxidukeek Vienara joan ziren 1552an, Fernando I.a Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea zen aitaginarrebaren eta osabaren gortea zegoen lekura. Garai hartan ez zegoen espainiar enbaxadorerik Inperioan, eta harreman diplomatikoak Habsburgoko bi adarren arteko familia-loturen bidez bideratzen ziren. Maríak paper garrantzitsua izan zuen handik aurrera, 1582an Espainiara itzuli zen arte, Espainiak Inperioan zituen interesen ordezkari gisa, baita azkenean enbaxadore ofizialak ezarri ondoren ere, 1558. urtetik aurrera, María Vienara iritsi eta sei urtera. Enbaxadako baliabideak, hamar ofizial baino gehiago inoiz izan ez zituenak, ezin ziren konparatu Maríak eskaintzen zuenarekin, ehun pertsona inguruko zerbitzua baitzuen.[6] Felipe II.ak nahita erabili zuen arrebaren zerbitzua espioitza-plataforma eta iritzi-talde gisa Inperioan. Maximiliano horretaz jabetzen zen, eta hainbat aldiz saiatu zen emaztearen zerbitzua berritzen.[7]
Pixkanaka, Maximiliano aitaren tituluak eskuratzen hasi zen, eta Bohemiako errege eta Erromatarren errege izendatu zuten 1562an, Hungariako errege 1563an, eta, azkenik, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadore, 1564an aita hil zenetik 1576an hil arte. Maria katoliko debotoa zen, senarraren anbiguotasunagatik ezkontza-arazoak zituena. Eragin handia izan zuen seme-alabengan, besteak beste, Rodolfo II.a Germaniako Erromatar Inperio Santuko eta Matias Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadoreengan.
Espainiara itzultzea
aldatu1576an senarra hil ondoren, 1582an Espainiara itzuli zen, eta poztu egin zen «herejerik gabeko herrialde batean» bizitzeaz. Margarita alabarekin erretiratu zen Madrilgo Errege Oinutsen Komentura. 1559an Juana Austriako ahizpa txikiak fundatu zuen, alargun geratu zenean, eta hura ere 1573an hil zen arte bertan bizi izan zen. Felipe II.ak Tomás Luis de Victoria musikagilea bidali zuen komentura, ahizparen kapilau gisa, 1587an. Enperatriza hil arte egon zen haren zerbitzuan. Bere lanik ezagunenetako bat Officium Defunctorum da, Austriako María beraren hiletarako konposatutako réquiema.[8]
Bere ilobaren erregealdian, Felipe III.a Espainiako erregeak, urte gutxian, nolabaiteko eragina izan zuen gortean, bere iloba Margarita Austriakoarekin (Espainiako erregina) batera fakzio katolikoa eta austriarraren aldekoa defendituz. Erregearen gaineko boterea izan zuen Lermako dukeak, erregearen 'balidoa' eta enperatrizaren arerioak, 1601ean gortea Valladolidera eramateko arrazoietako bat, denbora-tarte labur baterako.
Ondorengoak
aldatu1548ko irailaren 13an, lehengusuarekin ezkondu zen, Austriako Maximiliano II.a enperadorearekin, eta seme-alaba hauexek izan zituzten:
- Ana Austriakoa (1549-1580), Espainiako erregina ezkontidea, Felipe II.a Espainiakoaren emaztea eta Espainiako Felipe III.a Espainiakoa erregearen ama.
- Fernando (1551-1552)
- Rodolfo II.a Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea (1552-1612)
- Ernesto Austriakoa (1553-1595), Austriako artxidukea.
- Isabel Austriakoa (Frantziako erregina) (1554-1592), Frantziako erregina ezkontidea, Karlos IX.a Frantziakoaren emaztea
- Maria (1555-1556)
- Matias Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea (1557-1619)
- Maximiliano III.a Austriako artxidukea (1558-1618)
- AlbertoVII.a Austriakoa (1559-1621), Herbehereetako gobernadorea
- Wenceslao Austriakoa (1561-1578), Maltako Ordenako prior handi.
- Federiko (1562-1563)
- María (1564)
- Karlos (1565-1566)
- Margarita Austriakoa (1567-1633), Errege Oinutsetan izan zen.
- Leonor Austriakoa (1568-1580)
Genealogia
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ «María de Austria | Real Academia de la Historia» dbe.rah.es (Noiz kontsultatua: 2023-04-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) «ulloa cisneros luis camps cazorla - Iberlibro» www.iberlibro.com (Noiz kontsultatua: 2023-04-03).
- ↑ (Ingelesez) Stephens, Henry Morse. (1903). The Story of Portugal. G.P. Putnam's sons ISBN 978-0-7222-2473-1. (Noiz kontsultatua: 2023-04-03).
- ↑ «D. Maria, Rainha de Portugal - Portugal, Dicionário Histórico» www.arqnet.pt (Noiz kontsultatua: 2023-04-03).
- ↑ (Ingelesez) «Maximilian II | Holy Roman emperor | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2023-04-03).
- ↑ González 2015.
- ↑ (Ingelesez) Akkerman, Nadine, ed. (2013-10-24). The Politics of Female Households: Ladies-in-waiting across Early Modern Europe. Brill ISBN 978-90-04-25839-6. (Noiz kontsultatua: 2023-04-03).
- ↑ (Frantsesez) Cárdenas, Fabricio. (2017-10-30). 66 petites histoires du pays catalan: Anecdotes des Pyrénées-Orientales. Ultima Necat Éditions ISBN 978-2-36771-094-5. (Noiz kontsultatua: 2023-04-03).
Bibliografia
aldatu- Txantiloi:V, Rubén. (2015). «From the empress to the ambassador: The "Spanish Faction" and the labyrinths of the Imperial Court of Prague, 1575-1585» Libros de la Corte.es (2): 11-25. ISSN 1989-6425..
Kanpo estekak
aldatu
Aurrekoa: Isabel Portugalgoa |
Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperatriz ezkontidea 1564ko uztailaren -1576ko urriaren 12a |
Hurrengoa Ana Habsburgo-Gonzagakoa |
Aurrekoa: Ana Jagellón Hungaria eta Bohemiakoa |
Hungaria eta Bohemiako erregina ezkontidea 1563ko uzatilaren 25a - 1572ko urriaren 12a |
Hurrengoa: Ana de Habsburgo-Gonzagakoa |