Nanga Parbat
Nanga Parbat (urduz نانگا پربت) munduko mendirik altuenetan bederatzigarrena da, 8.125 metro baititu. Himalaia mendietan dago, Pakistango lurretan (nahiz eta Indiak ez duen onartzen mendi hau Pakistanen dagoela).
Nanga Parbat نانگا پربت | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 8.126 m |
Prominentzia | 4.608 m |
Mota | mendi eta gailur |
Geografia | |
Koordenatuak | 35°14′21″N 74°35′24″E / 35.2392°N 74.59°E |
Mendikatea | Himalaia Q12029082 |
Estatu burujabe | Pakistan |
Pakistanen banaketa administratiboa | Iparraldeko Eremuak |
Mendizaletasuna | |
Lehen igoera | 1953ko uztailaren 13an, Hermann Buhlek |
Indo ibaitik 27 kilometrora dago gailurra, eta bi puntu horien artean 7.000 metroko altuera aldea dago. Aldapa horren malda munduko hamar handienetakoa da.
Mendizaletasunaren historian zehar, Nanga Parbat mendiak berau igotzen saiatu diren alpinista ugariren heriotza ekarri du Zortzimilakoen artean K2 mendiarekin batera gailur tekniko eta zailena izatearen ospea baitu, horregatik "Mendi Hiltzailea" ezizena jaso du.
Nanga Parbat igotzen lehena Hermann Buhl austriar alpinista izan zen, 1953ko Uztailaren 3an. Garai horretarako 31 pertsona hil ziren igotzen saiatzen. 2016an Alex Txikon euskal alpinistak, Simone Moro italiar alpinistak eta Ali Sadparak gailur honetako neguko lehenbiziko igoera burutzea lortu zuten.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz)"Enciclopedia Desnivel".[Betiko hautsitako esteka]