Izaskun Arandia

zinema gidoilari, zuzendari eta ekoizle euskalduna

Izaskun Arandia Galarraga (Tolosa, 1972ko otsailaren 26a), gidoilari, zuzendari eta ekoizle euskalduna da. Batez ere zineman aritua, baita antzerki eta telebistan ere. 16 urte atzerrian bizi ondoren, Euskal Herrira itzuli eta bertan IZAR Films ekoiztetxea sortu zuen 2011an eta 'Agur Esatea' (2013), 'Muga Deitzen da Pausoa' (2018), '2 Urte 4 Hilabete eta Egun 1' (2020), eta 'Non dago Mikel?' (2021) bezalako lanen ekoizpenean parte hartu du azken urteetan.

Izaskun Arandia

Bizitza
JaiotzaTolosa1972ko otsailaren 26a (52 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea lizentzia : publizitate
Bournemouth University (en) Itzuli master : script (en) Itzuli
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakzinema ekoizlea, gidoilaria eta film-zuzendaria

IMDB: nm4131374 Twitter: izaskunarandia Edit the value on Wikidata

Antzezlan, websail, film labur eta film luzeetan parte hartu du eta ETBrako ere kolaboratu du. 2016an Euskal Herriko ikus-entzunezko eta arte eszenikoetako emakumeen elkartea (Hemen) sortu zuen eta bere presidente-kide da gaur. EHko Gidoilari Profesionalen Elkarteko zuzendaritza batzordeko kide, eta FAGAko (Estatu mailako gidoilari elkarteen federazioa) ordezkari izan da Europako Gidoilari Federazioan (FSE). Bestalde, epaimahai ezberdinetan parte hartu du ondorengo zinemaldietan: HUHEZINEMAN (Aretxabaleta), Donostiako Zinemaldian, FICMAn (Bartzelona), Zinegoak, FANT eta Zinebin (Bilbo). Tinko euskara elkartean ere lanegin du urteetan, kazetaritza artikulu ugari ere argitaratu du eta irakasle ere aritzen da Mondragon unibertsitatean.

Marian Galarraga, euskal bikoizketaren aintzindariaren alaba da.

Filmografia aldatu

Ekoizlea aldatu

  • 2022 My Way Out (Dokumentala)
  • 2021 Ni naiz naizena (Dokumental webseriea)
  • 2020 Non dago Mikel? (Dokumentala) (ekoizkidea)
  • 2020 Bi urte, lau hilabete eta egun bat (Dokumentala) (ekoizkidea)
  • 2019 Puntu Koma (Fikziozko websaila) (Ekoizle Exekutiboa)
  • 2019 Mi pequeño gran samurai (Dokumental film laburra) (ekoizlea)
  • 2019 Pil Pil (film laburra) (ekoizlea)
  • 2018 Muga deitzen da Pausoa (Dokumentala) (ekoizkidea)
  • 2018 June (film laburra) (ekoizlea)
  • 2012 The Laundrette Sessions (Dokumental film laburra) (ekoizlea)
  • 2012 The Nature of Angrove (film laburra) (ekoizpen arduraduna)
  • 2012 Agur esatea - To Say Goodbye (Animaziozko Dokumentala) (ekoizlea)
  • 2011 Give Me 1 Minute of Peace (film laburra) (ekoizlea)
  • 2010 If I Wish Really Hard (film laburra) (ekoizlea)
  • 2010 Mrs Lustleigh's Fancies (film laburra) (ekoizlpen arduraduna)

Gidoigilea aldatu

  • 2022 My way out (Dokumentala)
  • 2021 Ni naiz naizena (Dokumental webseriea)
  • 2018 Bihar Dok 13 (Dokumentala)
  • 2017 Night Shift (Film laburra)
  • 2012 The Laundrette Sessions (Dokumental film laburra)
  • 2012 Agur esatea - To Say Goodbye (Animaziozko Dokumentala)
  • 2011 Give Me 1 Minute of Peace ( Film laburra)
  • 2010 If I Wish Really Hard (Film laburra)

Zuzendaria aldatu

  • 2022 My way out (Dokumentala)
  • 2021 Ni naiz naizena (Dokumental webseriea)
  • 2017 Night Shift (Film laburra)
  • 2012 The Laundrette Sessions (Dokumental Film laburra)

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu