Ireki menu nagusia

Christopher Hope (Johannesburgo, 1944) hegoafrikar poeta eta kontalaria da. Arraza beltzaren eta zuriaren arteko gorabeherez idatzi duen idazle nagusietako bat. Witwatersrand eta Nataleko unibertsitateetan egin zituen ikasketak. Gero, Londresa joan zen, eta han geratu zen bizitzen 1975etik aurrera. Poeta gisa, 1974an eman zuen ezagutzera bere burua: Lurmutur Hirian zehar. Sei urte geroago, bere lehenengo eleberria argitaratu zuen, beltza edo zuria izateko aukeraren aurrean zer egin ez dakien gazte bati buruzkoa. Bi arrazek dituzten akatsei eta bertuteei buruzko metafora eder hark berehala erakarri zuen irakurle anglosaxoien arreta. David Higham literatura saria irabazi zuen.

Christopher Hope
Bizitza
Jaiotza Johannesburgo1944ko otsailaren  26a (75 urte)
Herrialdea  Hegoafrika
Hezkuntza
Heziketa Witwatersrandeko Unibertsitatea
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak poeta, idazlea eta kazetaria
Jasotako sariak
Nominazioak
Kidetza Royal Society of Literature Itzuli
Christopher Hope signature.jpg

ErreferentziakAldatu


  Artikulu hau Hegoafrikako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.