Besançon

Frantziako udalerria

Besançon Frantziako ipar-ekialdean dagoen hiria da, Borgoina-Franche-Comté eskualdearen eta Doubseko departamenduaren hiriburua.

Besançon
Frantziako udalerria
Besancon boucle Doubs.jpg
Flag of Besançon.svg Arms of Imperial City of Besançon.svg
Administrazioa
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboaMetropolitar Frantzia
Eskualdea Borgoina-Franche-Comté
DepartamenduaDoubs
Alkatea Anne Vignot
Izen ofiziala Besançon
Posta kodea 25000
Geografia
Koordenatuak 47° 14′ 32″ N, 6° 01′ 17″ E / 47.2422°N,6.0214°E / 47.2422; 6.0214Koordenatuak: 47° 14′ 32″ N, 6° 01′ 17″ E / 47.2422°N,6.0214°E / 47.2422; 6.0214
Besancon dot.png
Azalera 65.05 km²
Altuera 281 m
Mugakideak Montfaucon, Morre, Pirey, Pouilley-les-Vignes, Serre-les-Sapins, Tallenay, Thise, Vieilley, Avanne-Aveney, Beure eta Fontain
Demografia
Biztanleria 115.934 (2017ko urtarrilaren 1a)
Red Arrow Down.svg−4.173 (2016)
alt_left 61.568 (%53.1)54.366 (%46.9) alt_right
Dentsitatea 1.782,23 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremua UTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuak Kirklees (en) Itzuli, Friburgo, Pavia, Hadera (en) Itzuli, Neuchâtel, Douroula (en) Itzuli, Kuopio, Man (en) Itzuli, Tver, Bistrița, Bielsko-Biala, Charlottesville, Huddersfield, Empoli, Douroula Department (en) Itzuli eta Cehegín
besancon.fr
0 Besançon - Doubs - Quai Vauban (3).JPG

2006an 117.080 biztanle zituen.

GeografiaAldatu

Doubs ibaiaren ertzean dago.

Besançongo 14 barrutiak
  1. Centre–Chapelle des Buis
  2. Velotte
  3. Butte–Grette
  4. Battant
  5. Chaprais–Cras
  6. Bregille
  7. Saint-Ferjeux–Rosemont
 
  1. Montboucons–Montrapon
  2. Saint-Claude–Torcols
  3. Palente–Orchamps–Saragosse
  4. Vaites–Clairs-Soleils
  5. Planoise–Châteaufarine
  6. Tilleroyes
  7. Chailluz

KlimaAldatu

      Datu klimatikoak (Besançon)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 5 6.1 10.8 14.9 20.7 23.4 25.7 26.1 22.2 18.0 13.2 7.1 16.1
Batez besteko tenperatura (ºC) 2.1 3.1 6.7 9.7 15.2 17.9 20 20.2 16.9 13.4 8.8 4.1 11.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -0.8 0 2.5 4.5 9.7 12.4 14.2 14.3 11.6 8.8 4.4 1.0 6.9
Euria (mm) 88.5 81.8 83.5 90.6 108.4 97.1 78.5 76.9 78.2 85.8 96.7 93.0 1059
Iturria: Météo France

EkonomiaAldatu

Ehunak, metalurgia eta janari industria dira nagusi Besançonen.

HistoriaAldatu

Besançon (Vesantio) Galiako hiri nagusietakoa izan zen (Zesar, K.a. 58). Burgundiarrek konkistatu zuten (456) eta Burgundiako hainbat erresumaren barne egon zen 1032. urtea arte. Apezpikuak gobernaturiko inperio hiria izan zen.

1649tik 1668ra Espainiako koroapean egon zen (Franche-Comté edo Franko Konderriko hiriburua). 1668. urtean Luis XIV.ak konkistaturik, 1678an frantziaratu zuten betiko.

XVIII. mendean, erbesteraturiko erlojugile suitzar asko egokitu zen Besançonen, eta ondoko urteetan bultzada handia izan zuen bertako erloju industriak.

Ondasun nabarmenakAldatu

  • Saint-Jean katedrala (XI-XVIII. m.)
  • Granvelle jauregia (XVI. m.)
  • Errenazimentuko udaletxea
  • Saint-Jacques erietxea (XVII-XVIII. m.)
  • Saint-François-Xavier eliza (XVII. m.)
  • Gotorlekua (XVIII. m.).
  • Arte Ederretako Museoa
  • Ospe handiko erlojugintza eskola.

Pertsonaia ezagunakAldatu

Lumiere anaiak bertan jaio ziren, Auguste (1862-1954) eta Louis (1864-1948) alegia, munduko lehenengo zinemagileak.

Ikus, gaineraAldatu

Irudi galeriaAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu