Michel Houellebecq
Michel Thomas edo Michel Houellebecq (miʃɛl wɛlˈbɛk) (Saint Pierre, Reunion, 1956ko otsailaren 26a[1] - ) poeta, eleberrigile eta saiakeragile frantsesa da.
Michel Houellebecq | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Izen osoa | Michel Thomas |
Jaiotza | Saint-Pierre, 1956ko otsailaren 26a (63 urte) |
Herrialdea |
![]() |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Hezkuntza | |
Heziketa |
Lycée Chaptal ![]() Institut National Agronomique Paris-Grignon ![]() École nationale supérieure Louis-Lumière ![]() |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, zinema zuzendaria, kantugilea, saiakeragilea, eleberrigilea, gidoilaria, aktorea, idazlea, zientzia-fikzio idazlea eta autorea |
Enplegatzailea(k) |
Ministry of Agriculture of France ![]() Logica ![]() Frantziako Nazio Biltzarra (1990 - 1996) |
Lan nabarmenak |
The Map and the Territory ![]() Whatever ![]() Atomised ![]() The Possibility of an Island ![]() Platform ![]() Soumission ![]() |
Jasotako sariak | |
Nominazioak |
ikusi
|
Influentziak |
Claude Vorilhon ![]() ![]() |
IMDb | nm0396391 |
www.michelhouellebecq.com |
Bere idazlan eta adierazpen polemikoengatik misogino, islamofobo eta atzerakoitzat jo izan dute. Kritika horiek guztiek, ordea, haren liburuen salmenten kopurua igoarazi baino ez dute egin.
Houellebecqen idazkietan gai obsesibo batzuk errepikatzen dira, hala nola sexua, klonazioa, fisika, sektak eta sasi-ezkerreko New Age mugimenduen aurkako kritikak, beti ere tonu ziniko batean.
Berak idatzitako bi eleberri zinemaratu dira, alegia, Les Particules élémentaires eta La Possibilité d'une île, azken hau Houellebecqek berak 2008an zuzenduta.
Gaur egun Irlandan bizi da.
Gatazka mediatiko bizia du Lucie Ceccaldi bere ama biologikoarekin. Ceccaldik 2008an argitaratu zuen "L’Innocente" liburu autobiografikoan idazlea goitik behera kritikatzen du.
IdazlanakAldatu
- 1991 - Contre le monde, contre la vie.
- 1991 - Rester vivant.
- 1992 - La Poursuite du bonheur, olerkiak.
- 1994 - Extension du domaine de la lutte.
- 1996 - Le Sens du combat, olerkiak.
- 1998 - Interventions.
- 1998 - Les Particules élémentaires, eleberria.
- 1999 - Renaissance, olerkiak.
- 2000 - Lanzarote, eleberria.
- 2001 - Plateforme, eleberria.
- 2005 - La Possibilité d'une île, eleberria.
- 2007 - Supervivencia, olerki-bilduma.
- 2009 - Ennemis publics, bera eta Bernard-Henri Lévyren arteko posta elektronikoen bilduma.
- 2010 - La carte et le territoire, eleberria Goncourt Saria 2010
- 2015 - Soumission, eleberria.
- 2019 - Sérotonine, eleberria, Flammarion[2].
ErreferentziakAldatu
Kanpo estekakAldatu
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Michel Houellebecq |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Michel Houellebecq |