Giuseppe Tartini

Giuseppe Tartini (Pirina, Istria, Veneziako Errepublika, 1692ko apirilaren 8a - Padua, Italia, 1770eko otsailaren 26a) barroko garaiko italiar musikagilea eta biolinista izan zen.

Giuseppe Tartini
Giuseppe Tartini (Tartini House).jpg
Bizitza
JaiotzaPiran1692ko apirilaren 8a
Herrialdea Veneziako Errepublika
HeriotzaPadua1770eko otsailaren 26a (77 urte)
Hobiratze lekuaChurch of St. Catherine (Padua) (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaPaduako Unibertsitatea
Hizkuntzakitaliera
Irakaslea(k)Bohuslav Matěj Černohorský (en) Itzuli
Ikaslea(k)Francesco Salieri (en) Itzuli
Anders Wesström (en) Itzuli
Johann Gottlieb Naumann (en) Itzuli
Pietro Nardini (en) Itzuli
Giuseppe Antonio Paganelli (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, musikologoa, musikaren teorikoa, biolin-jotzailea eta musika-irakaslea
Lan nabarmenakViolin Sonata in G minor (en) Itzuli
InfluentziakFrancesco Maria Veracini (en) Itzuli
Mugimenduamusika barrokoa
Genero artistikoamusika barrokoa
Musika instrumentuabiolina

Spotify: 46x75iFAkipaG5IEAFN4L4 Musicbrainz: 90c8118e-b5cc-4df8-80d3-8079879c9cef Discogs: 837881 IMSLP: Category:Tartini,_Giuseppe Allmusic: mn0001182491 Find a Grave: 10126729 Edit the value on Wikidata

BiografiaAldatu

Txikitatik ikasi zuen biolina jotzen. Paduako Unibertsitatean ikasten ari zela, baimenik gabe ezkondu zen. Haren ondorioz, 1713. urtean Paduatik ihes egin zuen eta Asisko monasterioan babestu zen, eta han biolina eta akustika bere kasa ikasi, biolinaren hariak eta arkua hobetu, "Deabruaren Trinoa" sonata ezaguna idatzi, eta biolin kontzertuak eman zituen. 1715. urtean barkamena jaso zuen eta Paduara itzuli zen.

1721-1723. urteetan Paduako San Antonio elizako lehen biolinista izan zen, eta 1723-1725. urteetan Kinsky kondearen musika zuzendaria, Pragan. 1727. urtean biolinista eskola bat antolatu zuen Pragan, Europako biolinista ospetsuenak erakarri zituena: Nardini, Pasqualino, Carminato, eta Pagin, besteak beste.

1740. urtean terzo suono edo hirugarren hots izeneko tonua aurkitu zuen. Biolinerako idatzi zuen batik bat (100 kontzertutik gora; 42 bat sonata); eta eliz musika (bost zatitako Miserere bat, eta lau zatitako Salve Regina bat).

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu