Pierre MacOrlan

Pierre MacOrlan —jaiotza-izena: Pierre Dumarchey— (Péronne, Frantzia, 1882ko otsailaren 26a - Saint-Cyr-sur-Morin, Frantzia, 1970eko ekainaren 27a) frantsesezko idazlea izan zen. Bere bidaietatik atera zituen gaiak. Umoreak leku handia izan zuen idazle honen lanetan. 1919an, Lehen Mundu Gerrako bizikizun saminetan oinarrituta, Souvenirs d'un correspondant aux armées (Gerra-berriketariaren oroitzapenak) idatzi zuen. Aipagarriak dira orobat: La maison du retour écœurant (1912), La clique du café Brebis (1919), La cavalière Elsa (1921, Elsa zalduna), Le quai des Brumes (1927, Lainopeko moila), La Bandera (1931), Picardie (1943), Montmartre (1945), La lanterne sourde (1953). 1950ean Goncourt akademiako kide izendatu zuten.

Pierre MacOrlan
Pierre Mac Orlan.jpg
Bizitza
Jaiotza Péronne1882ko otsailaren 26a
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Saint-Cyr-sur-Morin1970eko ekainaren 27a (88 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak poeta, idazlea, saiakeragilea, eleberrigilea, gidoilaria eta kanta-idazlea
Jasotako sariak
Kidetza College of 'Pataphysics (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkak Lehen Mundu Gerra
IMDb nm0241409

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pierre MacOrlan