Joseph Jules Dejerine

frantziar neurologoa

Joseph Jules Dejerine (1849ko abuztuaren 3a - 1917ko otsailaren 26a) Suitzako neurologoa izan zen, irakurtzerakoan garuneko zein arlok parte hartzen duen identifikatzen lehena, eta alexiaren ikerketan aitzindaria. [1]

Joseph Jules Dejerine

Bizitza
JaiotzaGeneva1849ko abuztuaren 3a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParis1917ko otsailaren 26a (67 urte)
Hobiratze lekuaPère Lachaise hilerria
Grave of Dejerine (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Augusta Déjerine-Klumpke
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaParisko Medikuntza Eskola
Hezkuntza-mailaMedikuntzako doktorea
Doktorego ikaslea(k)Jules Tinel (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Alfred Vulpian
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakneurologoa eta medikua
Enplegatzailea(k)Bicêtre Ospitalea
Pitié-Salpêtrière Ospitalea
Jasotako sariak
KidetzaAcadémie Nationale de Médecine (en) Itzuli

Find a Grave: 42286116 Edit the value on Wikidata

Frantzia-Prusia Gerran ospitale batean boluntario gisa lan egin ondoren, 1871n Parisen hasi zituen medikuntza ikasketak. 1886an, irakasle agrégé gisa lanpostua lortu zuen eta neurologiara dedikatu zen erabat. 1895ean, Hôpital Salpêtrière-n hasi zen lanean, eta 1901ean Medikuntzaren Historiako katedra eskuratu zuen, eta 1911n, Pariseko Unibertsitateko neurologia arloan.

Aitzindaria izan zen alexiaren ikerketan, 1881ean, Istripu zerebrobaskular bat jasan ondoren,ez irakurri ez idatzi ezin zuen gaixo baten kasua deskribatu ondoren, eta horren ondorengo autopsiak lesio bat agerian utzi zuen garun-hemisferioko zirkunboluzio angeluarrean eta nahaste afasikoak zituela. [1]

1888an Augusta Marie Klumpke bere ikaslearekin ezkondu zen.

Argitalpenak

aldatu
  • Recherches sur les lésions du système nerveux dans la paralysie ascendant aiguë . Paris, 1879
  • L'héredité dans les maladies du système nerveux . Paris, 1886
  • Anatomie des centres nerveux, Augusta Marie Dejerine-Klumpke-rekin batera. Paris, 1895 eta 1901
  • Traité des maladies de la moëlle épinière, André Thomasekin. Paris, 1902
  • Sémiologie des affections du système nerveux, Augusta Marie Dejerine-Klumpke-rekin. Paris, 1914

Erreferentziak

aldatu