Kosmodromo edo Jaurtigune bat espaziontzi edota satelite artifizialak espaziora jaurtikitzeko gunea da. Kosmodromo hitza jatorriz errusiar-sobietarra da (errusieraz Космодром).

Cañaveral Lurmuturra, AEBen jaurtigunea
Soiuz espaziontzia Baikonurretik espazioratu aurretik Pedro Duque barnean daramala

Historia

aldatu

Historiako lehena Baikonur izeneko Kazakhstanen dagoena da, bertatik espazioratu ziren lehen gizona (Juri Gagarin 1961) eta (Valentina Terexkova 1963) emakumea, baita lehen satelite artifiziala (Sputnik 1957).

Beste jaurtigune ezaguna Cañaveral Lurmuturrean dagoen AEBetako base espaziala dugu. NASAk zuzentzen ditu bertako ekintzak. Bertatik jaurti ziren lehen aldiz gizakia ilargira eraman duten (1969 Neil Armstrong) Apolo misioak ala nola Hubble teleskopio orbitala.

Azkenik ESAk (Europako Espazio Agentziak) bere jaurtiketak egiten dituen basea dugu, Kourou izenekoa Frantziar Guyanan dago kokatua, bertatik jaurti dira Ariane suziri seriea eta bertatik orbitaraziko dira Galileo satelite sareko tramankuluak.

Sobietar Batasunak izan zuen beste jaurtigunerik, gaur egun Errusiak erabiltzen dituenak, hala ere gehienek ez dute gaur egun ia aktibitaterik eta Baikonurrek soilik dirau lehen mailako jaurtigune izaten, besteen artean nagusia Kapustin Yar delako dugu. SESB-k urpekarietatik ere objektuak orbitaratu zituen bere garaian harrigarria badirudi ere.

Beste nazio zenbaitek ere jaurti du satelite edo espaziontzirik, besteak beste, Japoniak, Txinak Gobiko basamortuan dagoen Jiukan jaurtigunetik... India izan da bere sateliteak jaurtitzeko gaitasuna garatu duen azkenetarikoa.

Munduko jaurtiguneak

aldatu
 
Munduko jaurtigune nagusiak.

Europa

aldatu

Ipar Amerika

aldatu

Hego Amerika

aldatu

Itsasoan

aldatu
  • Sea Launch (pribatua)
  • San Marco plataforma,   eta   Italia

Kanpo estekak

aldatu