José Antonio Pagola (Añorga, Donostia, 1937ko ekainaren 16a) euskal apaiza da, Teologian lizentziatua 1962an Erromako Unibertsitate Gregoriarrean. Bestela hiri hartako Institutu Biblikoan 1965ean Bibliari buruzko ikasketa sakonagoak egin zituen eta hurrengo urtean Jerusalemgo Eskola Biblikoan. Jose Maria Setien apezpikuaren bikario nagusia izan da. Bestela, Jesus. Hurbilketa historikoa liburuak oihartzun handia sortu zuen, baita Eliza Katolikoaren sektore kontserbadoreek egindako zentsura jasan ere.

José Antonio Pagola
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJosé Antonio Pagola Elorza
JaiotzaAñorga1937ko ekainaren 16a (86 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa, idazlea, teologoa, apaiza eta unibertsitateko irakaslea
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Bizitza aldatu

Donostiako apaizgaitegian ikasketak egin ondoren, Teologia Dogmatikokoak egin zituen Erromako unibertsitate gregoriarrean eta Biblia Zientzietakoak hiri bereko Biblia Institutuan. Jerusalemgo Biblia Eskolako irakaslea zen Israelen Sei Eguneko gerra piztu zenean eta Euskal Herrira itzuli zen. Donostiako Barrutiko Bikario Nagusi izendatu zuten 1979. urtean. Hogeita bi urtez Donostiako Elizbarrutiko Bikario izan zen, eta Jose Maria Setien Gotzainaren hurbil-hurbileko lankide, 2001eko urtarrilean kargua utzi zuen arte. Donostiako Apaizgaitegian, Erromako Unibertsitate Gregorianoan eta Jerusalemen ikasia da. Kristologian aditua da, eta azken hamarkadan astero El Diario Vasco egunkarian argitaratzen duen ebanjelioari buruzko artikuluaz gain liburu eta liburuxka ugari argitaratu ditu teologiaz, ebanjelizazioaz edota fedearen eta kristautasunaren bizipenaz, Euskal Herriak bizi duen egoera eta horren aurrean Elizak duen jarrera bezalako gaiak baztertu gabe. Besteak beste, Pagolaren lan hauek aipa daitezke:

Bibliografia aldatu

  • Lectura y reflexión sobre los textos evangélicos de la liturgia cuaresmal, Instituto de Teología y Pastoral, 1968.
  • Lectura y reflexión sobre los textos evangélicos de la liturgia Adviento, Instituto de Teología y Pastoral, 1968.
  • La resurrección de Jesús en la fe de la primera comunidad cristiana, Instituto de Teología y Pastoral, 1970.
  • Catequesis cristológicas, Idatz, 1975.
  • Askapen prozesua Kristoganako fedearen arabera (1976).
  • Jesús de Nazaret. El hombre y su mensaje. Idatz, 1984.
  • ¿Qué sabemos del Jesús histórico?, SM, 1981.
  • Aprender a vivir, Idatz, 1983.
  • La resurrección de los muertos, SM, 1983.
  • Buenas Noticias, Idatz, 1985.
  • La Eucaristía, experiencia de amor y de justicia, Sal Terrae, 1990.
  • Acción pastoral para una nueva evangelización, Sal Terrae, 1991.
  • Una ética para la paz: los obispos del País Vasco, 1968-1992 (1992).
  • Creer en el Resucitado, Sal Terrae, 1992.
  • Una ética para la paz, Idatz, 1992.
  • Creer en el Resucitado, esperar nuestra resurrección (1993).
  • Despertar la esperanza (1993).
  • Fidelidad al Espíritu en situación de Conflicto, Sal Terrae, 1995.
  • De la violencia al diálogo (1995),
  • Una nueva oración para una nueva evangelización (1995),
  • La Biblia, ese libro de oración (1996),
  • Creer es otra cosa (1996),
  • Cómo evangelizar hoy el mundo de la salud (1996),
  • Experiencia de Dios y evangelización (1996),
  • Una nueva oración para una nueva evangelización (1996),
  • Cómo vivir la fe en la familia actual (1997)
  • Es bueno creer, DDB, 1997.
  • El compromiso cristiano ante los pobres (1997),
  • Dios amigo (1997),
  • Dios en el atardecer de la vida (1997),
  • Vivir despiertos (1997),
  • La fe, ¿obstáculo o fuente de felicidad? (1998),
  • Sanar la vida (1998),
  • Las comunidades contemplativas: actitudes ante el futuro (1998),
  • Despertar la fe (1999),
  • Hacia la reconciliación (1999),
  • Vivir la jubilación (1999),
  • Salmoak: bizitza otoitz bihurtzeko (2000),
  • Evangelio y prisión (2000),
  • Un camino diferente (2000),
  • Es bueno creer: para una teología de la esperanza (2001),
  • Padre nuestro. Orar con el espíritu de Jesús, PPC, 2003.
  • Salmos para rezar desde la vida, PPC, 2004.
  • Id y curad. Evangelizar el mundo de la salud y la enfermedad, PPC, 2005.
  • Jesús ante la mujer, 2006.
  • Jesús. Aproximación histórica, PPC, 2007; ("Jesus. Hurbilketa historikoa", Idatz).
  • Creer, ¿para qué? - Conversaciones con alejados, PPC, 2008.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu