Valentina Terexkova

Valentina Vladimirovna Terexkova (errusieraz: Валенти́на Влади́мировна Терешко́ва; Bolshoje Maslennikovo, Jaroslavl oblasta, Errusiako SESF, 1937ko martxoaren 6a - ) sobietar kosmonauta da, historian lehen aldiz espaziora irtendako emakumea, Vostok 6 espazio-ontzian, 1963ko ekainaren 16an.

Valentina Terexkova
Valentina Tereshkova (2017-03-06).jpg
Estatu-Duma

2011 -
Barrutia: Jaroslavl oblasta
SESBeko Sobiet Goreneko kide

1966 - 1974
Presidium of the Supreme Soviet (en) Itzuli

1966 - 1989
Bizitza
Izen osoa Валентина Владимировна Терешкова
Jaiotza Bolshoye Maslennikovo (en) Itzuli1937ko martxoaren 6a (83 urte)
Herrialdea  Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Errusia
Lehen hizkuntza errusiera
Familia
Ezkontidea(k) Yuliy Shaposhnikov (en) Itzuli  1999)
Andrian Nikolaev  (1963ko azaroaren 3a -  1982)
Hezkuntza
Heziketa Zhukovsky Air Force Engineering Academy (en) Itzuli 1969)
Hezkuntza-maila Candidate of Technical Sciences (en) Itzuli
Hizkuntzak errusiera
Jarduerak
Jarduerak astronauta, politikaria, gudaria, ingeniaria, hegazkinlaria eta unibertsitateko irakaslea
Lantokia(k) Mosku
Enplegatzailea(k) Q4538916 Itzuli
Presidium of the Supreme Soviet (en) Itzuli
Union of Soviet Societies for Friendship and Cultural Relations with Foreign Countries (en) Itzuli
Yaroslavl Oblast Duma (en) Itzuli
SESBeko Sobiet Gorena
Krasny Perekop Factory (en) Itzuli
Vostok 6 (en) Itzuli
Estatu-Duma
Jasotako sariak
Kidetza Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren Batzorde Zentrala
Dumako diputatua
World Peace Council (en) Itzuli
Izengoitia(k) Чайка
Gradua maior jeneral
Astronauta
Misioak Vostok 6 (en) Itzuli
Misioen entseina(k) Vostok 6
Denbora espazioan 4.272 minutu
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista
Errusia Batua
Our Home – Russia (en) Itzuli
Russian Party of Life (en) Itzuli
IMDb nm0855547
Valentina Tereshkova Signature.svg

Espaziora bidaiaturiko lehen emakumezkoa izateaz gain, lehen zibila ere izan zen, haren aurretik espaziora joandako guztiak militarrak baitziren. 1963ko lehen bidaian ia hiru egun eman zituen, eta denbora-tarte horretan, 48 orbita osatu zituen Lurraren inguruan[1].

BizitzaAldatu

Maslennikovon jaio zen, Errusiako gaur egungo Jaroslavl oblastean. Eskola ostean gurpil fabrika batean lan egin zuen ingeniaritza ikasten hasi aurretik. Aurrekoez gain jausgailuz saltoak egiten ere aritu zen. 1962. urtean emakume kosmonauten elkarterako aukeratu zuten. 400 aurkeztu ziren arren bostek bakarrik lortu zuten lekua (Tatiana Kuznetsova, Irina Soloviova, Zhanna Jerkina, Valentina Ponomariova eta Terexkova bera). Espaziora irteteko lehen emakumea izateko hautatu zuten, beranduago.

26 urte zituela 1963. urteko ekainaren 16an Vostok 6 espazio-ontzian lehen emakumezkoa izan zen, baita lehen pertsona ez militarra, espazioratzen. Bere misio artarako ezizena Txaika (Чайка) izan zen, euskarazko kaio izeneko hegaztia. Bere portaerarekin ados ez zegoenez Sergei Koroliov misioko zuzendariak Vostok 6-aren eskuzko kontrolen erabilera debekatu zion, nahiz eta misioko betebeharretan azaldu. 19 urte pasa ziren beste emakume bat, Svetlana Savitskaiak (sobietarra hau ere), lurreko orbitara iritsi arte. Valentinarekin batera aukeratuak izan ziren beste 4 emakumeek ez zuten Terexkovaren aukera izan.

1963. urteko azaroaren 3an Andrian Nikolaevekin (1929-2004) ezkondu zen eta hurrengo urtean bere alaba Elena erditu zuen (1964). 1982. urtean dibortziatu zen, eta bigarrenez ezkondu zen Xapoxnikov doktorearekin (1999 urtean hil zen azken hau).

Historian bere izena idatzi ostean Valentina Zhukovskiko Aire Armadako Akademian ikasketetan aritu zen eta 1969. urtean ingeniaritza espazialean titulua lortu zuen. Emakume kosmonauten taldea desegin zen ostera. 1977. urtean ingeniaritzako doktoratua lortu zuen. Gainditu zituen erronkak zirela eta zenbait kargu politiko burutu zituen: 1966-1974 boladan Sobietar Goreneko kide izan zen, 1974-1989 urte tartean Sobiet Goreneko Presidiumean parte hartu zuen eta 1969tik 1991 arte Alderdi komunistako Komite Nagusian iraun zuen.

1997an erretiratu zen azkenik Aire Armadatik eta baita Kosmonauta zerbitzutik ere.

ErreferentziakAldatu

  1. Berria.eus. «Tereshkhova eta Ride, antzekoak eta desberdinak» Berria . Noiz kontsultatua: 2018-08-10.