Alexandria (Virginia)

Virginiako hiria, AEB

Alexandria Virginiako hiri independente bat da, Ameriketako Estatu Batuetan. Potomac ibaiaren mendebaldean dago, Washington hiriburutik 11 kilometrora hegoaldean. Alexandria da Washingtongo eremu metropolitarreko hirugarren hiririk handiena, Washignton-Baltimore eremu estatistiko konbinatuaren parte. Azken zentsuaren arabera 159.467 biztanle zituen, Virginiako 6. hiririk populatuena eta AEBko 169.a. Urtero %1 inguru hazten dlea kalkulatzen da.

Alexandria
Alexandria
hiri independentea
Administrazioa
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua Virginia
AlkateaJustin Wilson (en) Itzuli
Izen ofizialaAlexandria
Jatorrizko izenaAlexandria
Posta kodea22206, 22301, 22302, 22304, 22305, 22311, 22312 eta 22314
FIPS kodea51-01000
Geografia
Koordenatuak38°48′17″N 77°02′50″W / 38.8047°N 77.0472°W / 38.8047; -77.0472
Map
Azalera40.104859 km²
Altuera12 m eta 39 ft
MugakideakArlingtongo konderria, Washington, Fairfax konderria (Virginia) eta Prince George's konderria (Maryland)
Demografia
Biztanleria159.467 (2020ko apirilaren 1a)
5.956 (2015)
Dentsitatea3.976,25 bizt/km²
Etxebizitzak71.289
Informazio gehigarria
Sorrera1749
Telefono aurrizkia571, 703
Ordu eremuaEkialdeko Ordu-eremu, UTC−05:00 eta UTC−04:00
Hiri senidetuakGiumri, Dundee, Caen eta Helsingborg udalerria
Hizkuntza ofizialaingeles
alexandriava.gov

Iparraldeko Virignia eta Erdialdeko Marylandeko leku gehienak bezala, Alexandrian eragin handia du AEBko hiriburua gertu egotea. Batez ere zerbitzu federaletan, AEBko indar armatuetan edo gobernu federalari zerbitzu ematen dioten enpresetako batean lan egiten duten pertsonak bizi dira bertan. Virginiako enplegatzaile nagusietako bat Ameriketako Estatu Batuetako Defentsa Departamendua da. Ameriketako Estatu Batuetako Patente eta Marken erregistroa Alexandrian dago 2005etik aurrera, eta 2017tik aurrera Zientzien Fundazio Nazioanla.

Alexandriak "Alde Zahar" bat du, denda, jatetxez eta antzokiz betea, bisitarientzako gune garrantzitsua dena. Alexandriako Alde Zaharraz gain, beste auzo asko oinezkoentzako modukoak dira. Arlington konderria alboan du, eta 1920ra arte "Alexandriako konderria" izena zuen, baina aldatu zioten gaizki ulertuak ekiditeko.

Kanpo estekak

aldatu