Ireki menu nagusia

Abdó Terradas i Poli (Figueres, Katalunia, 1812ko ekainaren 16a - Medina-Sidonia, Espainia, 1856ko maiatzaren 1a) politikaria eta katalan idazlea izan zen.

Abdó Terradas
1abdo terrades i pauli.jpg
Figueresko alkatea

Bizitza
Jaiotza Figueres1812ko ekainaren 16a
Herrialdea  Katalunia
Heriotza Medina-Sidonia1856ko maiatzaren 1a (43 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta idazlea
Firma Abdó Terrades.jpg

BizitzaAldatu

Lehen Karlistalditik errepublikaren alde azaldu zen eta Bartzelonako El Republicano egunkarian argitaratu zituen Plan de revolución plana eta La campana kantua, kataluniar demokrazia iraultzailearen ereserkia bihurtu zena. 1842. urtean Figueresko alkate hautatu zuten, eta hurrengo urtean Espainiako Lehen Errepublika aldarrikatu zuen. Herri-matxinada baten ondorioz atxilotu zuten eta aske geratu ondoren Frantziara joan zen. 1843an Okzitaniako Tolosan epaitu zuten komunistek antolatutako konspirazioaren bultzatzailea zelakoan. Absoluzioa eman eta Kataluniara itzuli zen, baina 1848an berriro ere joan zen erbestera eta Henrike Borboitarrekin eta Bellerarekin batean iraultza batzordea sortu zuen atzerrian. 1854. urtean Figuereseko alkate eta milizia nazionaleko komandante izendatu zuten, baina hurrengo urtean kargutik kendu eta Cadiza erbesteratu zuen Zapatero kapitain jeneralak.

Literaturari dagokionez, "Renaixença"ren bultzatzaileetako bat izan zen. Obra nagusiak: Recuerdos de la Explanada (1834, Zabalguneko oroitzapenak) eta Lo rei Micomicó (1838, Micomicon erregea).

ErreferentziakAldatu