Ireki menu nagusia

Stenka Razin (Zimoveyskaya-Donu, Errusia, 1630 - Mosku, Errusia, 1671ko ekainaren 16agreg./ekainaren 6ajul.) kosakoen buruzagia izan zen. Errusian, 1667-1670 urteetan, nekazariek egin zuten matxinadako buruzagia eta heroia.

Stenka Razin
Stiepan Riazin.jpg
Bizitza
Jaiotza Don, 1630
Herrialdea Errusiar Tsarerria
Heriotza Mosku1671ko ekainaren 6a (juliotar egutegia) (40/41 urte)
Heriotza modua heriotza zigorra
dismemberment Itzuli: sutan errea
Hezkuntza
Hizkuntzak errusiera
Jarduerak
Jarduerak fighter Itzuli eta Erresistentziaren kidea
Gradua Ataman
Stenka Razin Volgan, Boris Kustodieven margolana.

Kosakoen espedizio bateko buruzagi izan zen 1667an, Volga ibairaino; espedizio horrekin bat egin zuten morrontzatik ihesi zihoazen laborariek. Gudaroste horren buru zela, ontzi batzuez jabetu zen Volga ibaian eta Kaspio itsasoan, eta Persiarako ibilbidean bidelapur jardun zuen; 1670ean Volga ibaian gora egin zuen, eta Tsaritsin, Astrakhan eta Saratov hiriak konkistatu zituen. Moskuko eskualderaino ere iritsi zen, baina Simbirskeko hirian gudua galdu eta Don ibaiaren inguruan ezkutatu zen. Aristokraziako jende-taldeek atxilotu ondoren, Moskuko buruzagien esku utzi zuten Razin, eta laurdenkatu egin zuten. Herri-kanta ugaritan aipatzen da Razin heroia.

ErreferentziakAldatu