John Travolta

John Joseph Travolta (1954ko otsailaren 18, Englewood, New Jersey) estatubatuar aktore, abeslari eta dantzari bat da.[1]

John Travolta
John Travolta Cannes 2018.jpg
(2018)
Bizitza
Izen osoaJohn Joseph Travolta
JaiotzaEnglewood (New Jersey)1954ko otsailaren 18a (67 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaJumbolair Airport (en) Itzuli
Encino (en) Itzuli
Familia
AitaSalvatore Travolta
AmaHelen Cecilia Travolta
Ezkontidea(k)Kelly Preston  (1991 -  2020ko uztailaren 12a)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, abeslaria, zinema ekoizlea, idazlea, hegazkinlaria, dantzaria, musikaria, telebista-aktorea, zinema aktorea, antzerki aktorea, ahots-aktorea eta estudioko musikaria
Jasotako sariak
Nominazioak
Musika instrumentuaahotsa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Zientologia

travolta.com
IMDB: nm0000237 Allocine: 1844 Rottentomatoes: celebrity/john_travolta Allmovie: p71670 TCM: 193826 Metacritic: person/john-travolta TV.com: people/john-travolta IBDB: 79824
Facebook: johntravolta Instagram: johntravolta Last fm: John+Travolta Musicbrainz: 94f4c61e-5cf3-4cba-ab3e-9bd5be99f6ab Songkick: 520527 Discogs: 195173 Allmusic: mn0000192840 Edit the value on Wikidata
John Travolta signature.svg

Kelly Prestonekin batera alaba bat eta seme bat ditu, Ella eta Jett. Haren lehenengo emaztea Diana Hyland zen baina ezkondu eta handik bi urtera hil zen, minbiziaren ondorioz.

2012ko irailaren 23an Donostia Saria jaso zuen.[2]

BiografiaAldatu

Aita italiarra eta ama irlandarra zituen. John seigarren semea zen, txikiena. Senide guztiek zaletasun bera zeukaten: interpretazioa. Aitaren etxean antzeztoki bat sortu eta familiarentzako saioak antolatzen zituzten.[1]

Travoltak antzerki eskola batean eman zuen izena eta segidan arrakasta lortu zuen. Horregatik, New York-era joatea erabaki zuen. Han managerra aurkitu eta antzerkian famatua izan ondoren, managerrak Hollywoodera eraman zuen.

Lehen arrakasta profesionala Saturday Night Fever filmaren eskutik etorri zen. Robert Stigwood produktoreak paper protagonista nahi zuen harentzat: hori erabaki hoberena izan zen harenlan-ibilbidean.[3] Film horretan, Tony Maneroren bizitza antzeztu zuen: dantzaria zen eta horrek aldatu zuen dantzaren modua. Hartarako, Travoltak gau asko eman zituen hainbat diskotekatan, jendearen dantzatzeko modua begiratzeko. Gainera, koreografo profesional batekin eta lan egin zuen, eszenarik ospetsuena grabatzeko. Tony Manero pertsonaia mitiko bihurtu zen: filmak arrakasta handia izan zuen eta musika diskoaren aroari hasiera eman zion.[4][5]

24 urte zituen Grease filma antzeztu zuenean, baina hori ez zen oztopoa izan bigarren arrakastara iristeko. Filma historiako musikal ospetsuenetarikoa izan zen. Harekin batera, Olivia Newton-Johnekin protagonista izan zen eta horrek arrakasta are handiagoa eman zion.[6]

Hurrengo urteetan, film batzuk egin zituen, besteak beste Urban Cowboy [7], Blow Out eta Staying Alive [8]. 1983en urtean, ibilbidea eten zen, 1989an itzuli zen arte, The Experts komediarekin. Harez geroztik, film batzuk egin zituen, baina ospetsuena Pulp Fiction izan zen: horrek sari asko irabazi zituen eta haren lana berriro bultzatu zuen.

Bestelako datuakAldatu

Hiru aldiz ezkondu da. Orain Kelly Prestonekin ezkonduta dago eta hiru seme-alaba izan dituzte: Jet, Ella Blue eta Benjamin. Jet 2009an hil zen, Kawasakiren gaixotasunaren ondorioz, 16 urterekin, senitartearen udako etxean, Bahamasen.

Senar-emazteak 1975etik Zientziologia erlijioaren jarraitzaileak dira.

FilmografiaAldatu

 
John Travolta (1991).
Urtea Filma Pertsonaia
1975 The Tenth Level John
The Devil's Rain Danny
1976 The Boy in the Plastic Bubble Tod Lubitch
Carrie Billy Nolan
1977 Saturday Night Fever Tony Manero
1978 Moment by Moment Strip Harrison
Grease Danny Zuko
1980 Urban Cowboy Buford 'Bud' Uan Davis
1981 Blow Out Jack Terry
1983 Staying Alive Tony Manero
Two of a Kind Zack Melon
1985 Perfect Adam Lawrence
1989 Look Who's Talking James Ubriacco
The Experts Travis
1990 Look Who's Talking Too James Ubriacco
1991 Shout Jack Cabe
Eyes Of An Angel Bobby
1992 Boris and Natasha: The Movie Bera
1993 Look Who's Talking Now James Ubriacco
1994 Pulp Fiction Vincent Vega
1995 Get Shorty Chili Palmer
White Man's Burden Louis Pinnock
1996 Michael Michael
Phenomenon George Malley
Orientation: A Scientology Information Film Bera
Broken Arrow Vic 'Deak' Deakins maiorra
1997 Off the Menu: The Last Days of Chasen's Bera
Mad City Sam Baily
Face/Off Sean Archer/Castor Troy
She's So Lovely Joey
1998 A Civil Action Jan Schlichtmann
The Thin Red Line Quintard jenerala
Junket Whore Bera
Primary Colors Jack Stanton gobernadorea
1999 The General's Daughter Paul Brenner / Frank White
Our Friend, Martin Kyleren aita
2000 Welcome to Hollywood Bera
Lucky Numbers Russ Richards
Battlefield Earth Terl
2001 Domestic Disturbance Frank Morrison
Swordfish Gabriel Shear
2002 Austin Powers in Goldmember "Austinpussy" Johann van der Smut / Goldmember
2003 Basic Hardy
2004 Ladder 49 Mike Kennedy kapitaina
A Love Song for Bobby Long Bobby Long
The Punisher Howard Saint
2005 Magnificent Desolation: Walking on the Moon 3D Bera
Be Cool Chili Palmer
2006 Lonely Hearts Elmer C. Robinson
2007 Wild Hogs Woody Stevens
Hairspray Edna Turnblad
2008 Bolt Bolt txakurra
2009 Old Dogs Lead
Quantum Quest: A Cassini Space Odyssey Dave (ahotsa)
The Taking of Pelham 1 2 3 Benard Ryder
2012 Savages Dennis Cain

DiskografiaAldatu

  • Over Here! (1974)
  • John Travolta (1976)
  • Can't Let You Go (1977)
  • Travolta Fever (1978)
  • Grease (1978)
  • The Road to Freedom (1986)
  • Let Her in: The Best of John Travolta (1996)
  • The Collection (2003)
  • Hairspray (2007)
  • Whenever I'm away from You, Baby

ErreferentziakAldatu

  1. a b «John Travolta Biography (1954-)» www.filmreference.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  2. «Business & Financial News, U.S & International Breaking News | Reuters» www.reuters.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  3. (Gaztelaniaz) «Fiebre de sábado por la noche: 42 años después ¿dónde están sus estrellas?» La Verdad Noticias (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  4. «How Deep Is Your Love…of 'Saturday Night Fever'? - Biography» web.archive.org 2020-01-28 (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  5. (Ingelesez) «9 Times John Travolta Proved That He Is Lord Of The Dance» Heart (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  6. (Gaztelaniaz) PERIÓDICO, EL. (2019-12-14). «John Travolta y Olivia Newton-John recrean 'Grease' 41 años después» elperiodico (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  7. (Ingelesez) Canby, Vincent. (1980-06-11). «TRAVOLTA, 'URBAN COWBOY' (Published 1980)» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  8. (Ingelesez) «Staying Alive» Time Out Worldwide (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).

Kanpo estekakAldatu