Ireki menu nagusia

Nicolás Redondo Urbieta (Barakaldo, Bizkaia, 1927ko ekainaren 16a -) bizkaitar sindikalista eta politikaria da.

Nicolás Redondo Urbieta
Redondo-Camacho.jpg
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1986-07-11 - 1987-10-22 - José de Gregorio Torres
Barrutia: Bizkaia
Hautaketa: 1986ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1982-11-11 - 1986-07-15
Barrutia: Bizkaia
Hautaketa: 1982ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1979-03-15 - 1982-08-31
Barrutia: Bizkaia
Hautaketa: 1979ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1977-07-07 - 1979-01-02
Barrutia: Bizkaia
Hautaketa: 1977ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Bizitza
Jaiotza Barakaldo1927ko ekainaren  16a (92 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta sindikalista
Lantokia(k) Madril
Jasotako sariak
Kidetza Unión General de Trabajadores
Mugimendua Sindikalismoa
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Espainiako Langile Alderdi Sozialista
Artikulu hau 1927an jaiotako politikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Nicolás Redondo».

BiografiaAldatu

Langile-familia sozialista batean sortu zen eta Bordele aldera eraman zuten Espainiako Gerra Zibilean, Bilbo erortzean (1937).

1945ean Sestaoko ontzioletan hasi zen lanean, eta Unión General de Trabajadores sindikatuaren isilpeko lanak egiten hasi zen urte hartan bertan. 1951n atxilotu zuten lehenengoz eta 1956an Euskadiko Alderdi Sozialistako buruzagi nagusiak ezagutu zituen.

1957an Frantziara igaro zen politika-prestakuntza sakontzeko eta Espainiako PSOEko kide gazte nagusietako bat izan zen ordudanik.

1962 eta 1964ko grebetan parte hartu zuen. 1968an bere lantegiko lehen enpresa-batzordea eratu zuen; 1970ean PSOE eta UGTko Batzar Nagusietako kide hautatu zuten. 1971n Madrilen atxilotu zuten, Felipe González eta Enrique Múgica Herzogekin batera. Kartzelatik baldintzapean irten ondoren, PSOEko politika-idazkari hautatu zuten 1972an, eta UGTko arduradun nagusi 1973an.

1973. urtetik aurrera Espainiako PSOE alderdia berritu zuen batzordeko kide izan zen. 1976an UGT sindikatuko idazkari nagusi izendatu zuten, eta kargu garrantzitsuak bete zituen PSOE alderdian. Espainiako erreforma demokratikoa gauzatzen zuten Moncloako Hitzarmenen bultzatzaile nagusietako bat izan zen 1977an, eta urte bereko eta hurrengo hauteskundeetan Kongresurako diputatu hautatu zuten Bizkaian.

1983an UGT sindikatuko idazkari nagusi egin zuten berriro ere; 1985ean Redondoren eta PSOEren gobernuko agintarien arteko tirabirak hasi ziren, ekonomi neurriak zirela eta. 1987an utzi zuen Bizkaiko diputatu kargua eta 1988ko abenduan Espainia geldiarazi zuen greba bultzatu zuen UGTk, beste sindikatuekin batera.

1989ko hauteskundeetan, PSOE alderdiarentzako botorik ez eskatzea erabaki zuen UGTko zuzendaritzak. Ordutik aurrera UGT eta CC.OO. sindikatuen jokabide bateratua bultzatu eta gobernu sozialistaren ekonomia-politikaren aurkako jarrera gero eta garbiagoa erakutsi du Nicolás Redondok.

1993. urtean, azkenik, bere karguak uzteko asmoa adierazi zuen Nicolás Redondok, eta UGTk 1994an egin zuen Kongresuan utziko zion azkenik sindikatuaren idazkari nagusi izateari, eta beraren ordez Cándido Méndez Espainian eta Josu Frade EAEn hautatu zituzten. Orduz geroztik ez du kargurik izan, nahiz eta ez den erabat aldendu militantziatik eta agerpen publikoetatik.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nicolás Redondo Urbieta  

ErreferentziakAldatu