Kadagua

Bizkaiko ibaia
Cadagua» orritik birbideratua)

Kadagua[1] Bizkaiko mendebaldeko eta Burgosko probintziako ipar-ekialdeko ibai bat da. Magdalena mendilerroan sortzen da, Burgosko probintziako Mena Harana udalerrian, eta hortik Enkarterri eskualdean barrena dario. Balmaseda, Zalla, Gueñes eta Alonsotegi udalerriak zeharkatu ondoren, Ibaizabalen amaitzen da, Burtzeña (Barakaldo) eta Zorrotza (Bilbo) auzoen artean. Cadagua ibaia berez Barakaldo eta Bilboko udalerrien arteko muga delarik. Ibaiaren azkenengo zatiak, itsasoaren eragina jaso eta Ezker Ibai izena hartzen du, Zorrotzetik Kastrexanaraino.

Kadagua
Zubia ots.jpg
Kadagua ibaia, Balmasedan
Kadagua is located in Euskal Herriko ibaien mapa
Kadagua
Kadagua
Kadagua (Euskal Herriko ibaien mapa)
Koordenatuak43°17′17″N 2°58′16″W / 43.288015°N 2.971165°W / 43.288015; -2.971165
KokapenaBizkaia
Luzera70 km
Arroa600 km²
Batez besteko emaria10,2 m³/s

Ibaiaren kutsaduraAldatu

2009ko martxoan, Euskal Autonomia Erkidegoko sei ibairen kutsadura mailak Europar Batasunak ezarritakoak baino altuagoak zirela jakinarazi zen Uraren Esparru Zuzentarauaren bitartez. Ibai hauek ziren: Oria, Deba, Kadagua, Nerbioi, Ibaizabal eta Zadorra. Horien uretan, legeak araututakoa baino kopuru handiagoan zeuden kromoa, butilestanioa, lindanoa, kuprea, zianuroa eta merkurioa.[2]

Egoera horren kausa dira, besteak beste, ibai ertzeetako industria jarduerak, arazketarik eza eta nekazarien isurketak. Hala ere, Euskadiko Ur Agentziak (URA) esan zuenez, arazoa ez zen ibaiak zikinago zeudela, baizik eta Europar Batasunak legeak gogortu zituela.

Gainera, Administrazio publikoek oraindik ere ez dituzte betetzen Europar Batasunaren 91/271 Zuzentaraua (1991. urtekoa) eta hura betearazteko Espainiako 11/1995 Errege Dekretua (1995. urtekoa). Hiriguneetako hondakin urak tratatzeari buruzko bi lege horietan zehaztuta dago hondakin ur guzti-guztiak bildu eta araztu egin behar zirela 2006ko urtarrilaren 1erako.[3][4][5]

Argazki galeriaAldatu

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu