Julene Urzelai

euskal mitinlari abertzale eta irrati esataria

Julene Urzelai Aramendi (Azkoitia, Gipuzkoa, 1912ko ekainaren 16a - Caracas, Venezuela, 1983ko ekainaren 22) euskal mitinlari jeltzalea zen.

Julene Urzelai

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJulene Urzelai Aramendi
JaiotzaAzkoitia1912ko ekainaren 16a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
BizilekuaCaracas
HeriotzaCaracas1983ko ekainaren 22a (71 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta hizlaria
KidetzaEmakume Abertzale Batza
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

Bizitza aldatu

Aita, Joxe Mari Urzelai zuen, pilotaria; ama, Josefa Aramendi. Zortzi seme-alabetan laugarrena izan zen. Bere anaietako bik aitaren bidea jarraitu zuten eta pilotari bilakatu ziren: Justino «Urzelai II.a» eta Jose Leon «Urzelai III.a».[1]

Mitinlari aldatu

Julene Azkoitiko "Hurtado de Mendoza" txapel-fabrikan hasi zen lanean. Eusko Alderdi Jeltzalearen Emakume Abertzale Batzan sartu eta han hasi zen mitinlari 1931. urtean, 19 urteko neska gaztea zela. Bere lehen agerraldia sorterrian bertan egin zuen. Aitak ez zion galarazi, baina tentuz ibiltzeko gomendatu bai: «Julene, garai gogorrak zetozan. Hala nahi badun, nik ez dinat politikan buru-belarri sartzerik galaraziko, baina ongi pentsa ezan zer egin behar dunan».[2]

Emakume Abertzale Batzeko lehendakaria izan zen 1931tik 1932ra. Herriko beste emakume batzurekin batera, gogotsu murgildu zen hainbat eginkizunetan. 1931ra arte emakumeek ez zuten boto eskubiderik ere izan. Euren ustez emakumeen errolda egin beharra zegoen, eta egin egin zuten. Emaztekiak erizaintzan trebatu zituzten, lan poltsak sortu, mutualitate bat antolatu, langabetu eta presoei lagundu…[2][3]

Mitin ugari eman zituen, besteak beste, Markinan, Leioan, Arrigorriagan, Bakion, Morgan, Mutrikun, Azkoitian, Azpeitian, Bilbon...[2]

Mitinotak hizlari aritu ziren bere ondoan, batzuk aipatzearren, Jose Antonio Agirre, Enrike Orueta, Toribio Beaskoetxea, Alejandro Gallastegi, Telesforo Montzon, Miren Lazkano, Karmen Gamarra, Polixene Trabudua, Libe Altuna, Merzedes Kareaga, Pilar Landaburu, Lauaxeta[2]

Gerra Zibila aldatu

1936an Espainiako Gerra Zibila hasi zenean, Julene Euzko Geixozain Bazpatzea elkartean engaiatu zen. Irailaren 16an Azkoititik ihes egin zuen gurasoekin eta senideekin. Ihesi zebiltzala, Gernikako bonbardaketak Gernikan bertan harrapatu zituen. Euren buruak gorde behar izan zituzten eta nahiz eta bonbek euren babes-lekua jo, onik irten ziren.

Erbestea aldatu

Julenek Parisa egin zuen ihes, Eusko Alderdi Jeltzaleak lagunduta. Izan ere, frankistek heriotzera kondenatu baitzuten. Parisen, urte batzuk geroago senartzat hartu zuen Frantzisko Zamakona bilbotarra ezagutu zuen.[3] 1939ra arte Eresoinka kultura enbaxadan parte hartu zuen, dantzari bezala.[4]

1940ko maiatzean Venezuelara joan zen eta urriaren 12an ezkondu zen Frantziskorekin. Bi seme-alaba eduki zituzten: Gentzane eta Mikel. 2023an Azkoitian amari egin zitzaion omenaldian, espreski Caracasetik horretara etorria, semeak hartu zuen parte: "Amatxu maitea, hemen gaude zure herri maitean, alde egin behar izan zenuen toki berean..." esango zuen hunkituta.[5]

Julene erbestetik Radio Euskadiko esataria izan zen, Caracastik euskarazko irratsaioak emanez.

Senarra hil ostean, Caracasen geratzea erabaki zuen eta hantxe zendu zen 1983ko ekainaren 22an.[3]

 
Bere omenezko eskultura, Azkoitiko Trenbidearen Zumardian.

Aitortzak aldatu

  • 2023ko otsailaren 10ean, jaioterriak omendu nahi izan zuen eta Lourdes Umerez artista azkoitiarrak eginiko brontzezko eskultura bat inauguratu zen, gogora ekarriz Juleneren ekarpen soziala eta goraipatuz baita bere nortasuna eta konpromisoa.[5]

Kanpo estekak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. «Julene Urzelai oroituz inauguratu dute haren omenezko bustoa - Azkoitia» Maxixatzen.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-01).
  2. a b c d Euzkitze, Xabier. (2008). «Julene Urzelai Aramendi. Mitinlari konkistatzailea» Bidegileak (Gasteiz: Eusko Jaurlaritza): 8-9. ISBN 978-84-457-2796-6..
  3. a b c (Gaztelaniaz) Meraki&ko. «Julene Urzelai, uno de los iconos de Emakume Abertzale Batza (EAB)» Sabino Arana Fundazioa (Noiz kontsultatua: 2023-07-01).
  4. SL, TAI GABE DIGITALA. (2023-02-10). «Julene Urzelaik «gizarteari eta berdintasunari egindako ekarpena» omendu dute Azkoitian» naiz: (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
  5. a b User, Super. (2023-02-10). «Eskultura batekin oroituko du Azkoitiko herriak Julene Urzelai» azkoitia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-30).

Kanpo estekak aldatu