Marcelino Lardizabal
Marcelino Lardizabal Agirrebengoa (Idiazabal, Gipuzkoa, 1879ko ekainaren 16a - Burgos, 1958ko urtarrilaren 6a) misiolaria izan zen[1].
Marcelino Lardizabal | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Idiazabal, 1879ko ekainaren 16a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Burgos, 1958ko urtarrilaren 6a (78 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | apaiz katolikoa, misiolaria eta apaiz katolikoa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Erlijio-ordena | Spanish Institute of Saint Francis Xaverius for Foreign Missions (en) ![]() |
Lehen urteak
aldatuIdiazabalgo Zubimendi baserrian jaio zen. Gasteizko Apaizgaitegian egin zituen apaiz ikasketak.
Beasaingo ospitalean kapilaua izan zen, eta ondoren Arroako erretorea 17 urtez.
Misiolari
aldatu1921ean, fundatu berria zen Burgosko atzerriko misioen apaizgaitegian sartu zen. 1923an Kolonbiako Sinú-San Jorge eskualdera joan zen, eta bertan egon zen 25 urtez. San Jorgeko misioa sortu eta antolatu zuen.
Azken urteak Burgosen eman zituen, Misioen Apaizgaitegi Nazionaleko aholkulari eta bikario nagusi bezala.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «LARDIZABAL AGUIRREBENGOA, Marcelino - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-25).