Ireki menu nagusia

Betelu[2] Nafarroako ipar-mendebaldean dagoen udalerria da, Leitzaldean eta alde euskaldunean kokatua. Iruñeko merindadeko herri honek 332 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera.

Betelu
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Betelu1.JPG
Beteluko Apeztegizarra dorretxea

Beteluko armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroako Foru Erkidegoa
Merindadea Iruñeko merindadea
Eskualdea Leitzaldea
Izen ofiziala Escudo de Betelu.svg Betelu
Alkatea Miguel Javier Rekalde Goldaratz
(Arribe Taldea)
Posta kodea 31890
INE kodea 31055
Herritarra beteluar
Kokapena
Koordenatuak 43° 01′ 32″ N, 1° 58′ 46″ W / 43.0256703°N,1.9794889°W / 43.0256703; -1.9794889Koordenatuak: 43° 01′ 32″ N, 1° 58′ 46″ W / 43.0256703°N,1.9794889°W / 43.0256703; -1.9794889
Betelu hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Betelu
Betelu
Betelu (Nafarroa Garaia)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 7,00 km2
Garaiera 239 metro
Distantzia 44 km Iruñera
Demografia
Biztanleria 332 biztanle
% 53,03 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 46,97
Dentsitatea 47,43 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 2,42
Zahartze tasa[1] % 12,7
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 30,3
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 81,4 (2011)
Genero desoreka[1] % 0 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 5,96 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 89,31 (2010)
Euskararen erabilera % 74,5 (2011)
Datu gehigarriak

Tolosatik 20 bat kilometrora eta Nafarroako hiriburutik 44 kilometrora dago, N-130 errepidearen parean.

1694an, gaur egun Araitz udalerria osatzen duten herrietatik banandu zen.

GeografiaAldatu

Inguru naturala eta kokapenaAldatu

Hegoaldean Aralarko mendilerroa udalerriaren mugakide naturala dugu, Aralarko Mallo ikusgarriak bertatik bertara daudela: Ttutturre (1282 m), Hirumugarrieta (1431 m), Aldaon (1411 m), Uakorri (1306 m) eta Balerdi (1197 m).

Ekialdean, berriz, Elosta (937 m), Santa Barbara (853 m) eta Urkieta (854 m) mendiak daude.

Araxes ibaiak udalerria zeharkatzen du hego-ekialdetik ipar-mendebaldera, eta, Gipuzkoa aldean, Oria ibaira isurtzen du ura, Aralar eta inguruko mendietako urak jaso ondoren.

 
Araitz harana, Betelu eta Aralarko Malloen ikuspegi panoramikoa.

KlimaAldatu

Betelun, itsasoaren mailatik 240 metro gorago, Nafarroako gobernuak 1977an jarritako estazio meteorologikoa dago.[3]

MugakideakAldatu

Beteluk Araitzekin du muga iparraldean, Larraunekin ekialdean, berriz ere Araitzekin mendebaldean, eta Aralarko mendilerroarekin hegoaldean.

IturburuaAldatu

Aipagarria da bertako iturburua garai batean bainuetxea izan zena. Gaur egun ur minerala ateratzen da, botilaratzeko. Herria iturburu horretatik ur minerala ateratzen duen Betelu enpresagatik da ezaguna gaur egun.

DemografiaAldatu

Beteluko biztanleria
 

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko zazpi etorkin bizi ziren herrian; biztanleen %2,03 dira (Nafarroako batezbestekoaren azpitik dago ehuneko hori).

PolitikaAldatu

Udal hauteskundeakAldatu

Beteluko alkatea Arribe Taldea (AT) herri ekimeneko Miguel Javier Errekalde Goldaratz da 2007ko udal hauteskundeez geroztik. Haren taldeak udaleko zazpi ordezkariak lortu zituen, eta, beraz, gehiengo osoa udalean. Baliogabeko zazpi boto izan ziren (emandako boto guztien %3,68) eta boto zuriak 34 izan ziren (%18,58). Abstentzioa %37,50ekoa izan zen.

Beteluko Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Arribe Taldea (AT) 149 7

2011n egoera lehengo bera izan zen; Arribe izan zen aurkeztutako zerrenda bakarra. 140 boto, hautetsi guztiak eta alkatetza eskuratu zituen.

UdaletxeaAldatu

Udaletxea errepidearen ertzean dago eta XX. mendearen hasieran eraiki zen. Eraikinak hiru solairu dauzka, eta udalaz gain, bertan taberna, nekazaritza ganbera, anbulatorioa eta etxebizitza bat daude. Herriak alkatea eta sei zinegotzi dauzka. Beteluko idazkaria Araizko idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Kale Zaharra, 5

Alkateen zerrendaAldatu

2007-2011 Miguel Javier Errekalde Goldaratz Arribe Taldea
2011- Miguel Javier Errekalde Goldaratz Arribe Taldea

KulturaAldatu

EuskaraAldatu

Biztanleen %84tik gora euskaldunak dira, eta euskalkiari dagokionez, Koldo Zuazo hizkuntzalariak herriko hizkera erdialdeko euskara edo gipuzkeraren aldaeratzat hartzen du.

Bertako hedabideen artean Aralar Irratia dugu aipagai, bailarako herri honetan ere bere uhinak zabaltzen baititu.

Jaiak eta ospakizunakAldatu

Beteluko herriko jaiak ekainaren 29an ospatzen dira San Pedroren omenez.

Ondasun nabarmenakAldatu

Beteluko San Pedro Apostoluaren parrokia, udaletxeko plazan dagoen harrizko eraikina da. Elizaren barruan, kapera nagusian, San Pedroren irudia ageri da, erdialdean, alboetan Paduako San Antonio eta Doloreetako Ama Birjina dituela.

Beteluar ospetsuakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu