Arraia-Maeztu
Arraia-Maeztu[1] Arabako hego-ekialdeko udalerri bat da, Mendialdeko kuadrillakoa. Gasteiztik 26 bat kilometro hego-ekialdera dago. 2006ko erroldan, 728 biztanle zituen. Maeztu da herriburua, eta udalerriaren erdigunean dago, mendiz inguraturik.
Arraia-Maeztu | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||||
Maeztuko kale nagusiaren ikuspegia. | |||||||||||
| |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Araba | ||||||||||
Eskualdea | Mendialdeko kuadrilla | ||||||||||
Izen ofiziala | ![]() | ||||||||||
Alkatea | Anartz Gorrotxategi Elorriaga (Euzko Alderdi Jeltzalea) | ||||||||||
Posta kodea | 01120 | ||||||||||
INE kodea | 01037 | ||||||||||
Herritarra | arraiar, maeztuar[1] | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 42°44′27″N 2°26′53″W / 42.7407°N 2.448°W | ||||||||||
![]() | |||||||||||
Azalera | 123,11 km2 | ||||||||||
Garaiera | 658 - 1.156 metro | ||||||||||
Distantzia | 26 km Gasteiza | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 804 (2022)![]() | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 5,83 biztanle/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[2] | ![]() | ||||||||||
Zahartze tasa[2] | % 25,69 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[2] | ‰ 27,97 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[2] | % 85,26 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[2] | % 5,96 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[2] | % 10,02 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[2] | % 17,71 (2010) | ||||||||||
Kaleko erabilera [3] | % (2016) | ||||||||||
Etxeko erabilera[4] | % 8.08 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Sorrera data | 1958 | ||||||||||
Webgunea | http://www.arraia-maeztu.eus/ |
Udalerria 1958. urtean eratu zen, Apilaizko, Arraiako, Korresko eta Laminoriako udalak batuta. Hasieran, Maestu deitu zioten udalerri berriari, baina 1987. urtean egungo izena hartu zuen: Arraia-Maeztu.[5]
Geografia Aldatu
Ingurune naturala eta klima Aldatu
Azazetako Ega eta Musituko Ega ibaiek eratutako haranek osatzen dute udalerri handi hau, Arraiako eta Laminoriako haranek, alegia.[5] Ikustekoa da Igoroin errekak sortzen duen ur-jauzia Erroitegitik gertu, 10 bat metroko garaiera duena.
Arraia-Maeztu Izkiko Natura Parkean sartuta dago (udalerriko Korres herria, zehazki). Halaber, Kodesko mendilerroa udalerritik gertu dago.
Nabarmendu beharrekoa da, halaber, Olandinako urmaela. Jatorri diapirikoa duen hezegune txiki bat da, eta hor igebelar zuriaren loratze zoragarria ikus daiteke. Iturrietako mendietan dagoen Igoroingo amildegia landaretza simetriaren erakusgarri da: laiotzetan, pagadiak; eguteretan, erkameztiak.[5]
Udalerri mugakideak Aldatu
- Iparraldean: Iruraitz-Gauna, Dulantzi, Donemiliaga eta Agurain.
- Ekialdean: Entzia-Iturrietako Partzuergoa, Harana eta Kanpezu.
- Hegoaldean: Kanpezu eta Bernedo.
- Mendebaldean: Bernedo.
Historia Aldatu
Birgaragoienen Kanpanoste, Kanpanoste Goikoa eta Atxosteko aztarnategiak daude, historiaurrekoak. Kristo aurreko 10.500 - 1.500 urte bitarteko giza aztarnak aurkitu dira han. Glaziazio garaiak amaitzen ari zirenean sartu ziren lehen giza taldeak, Goi Paleolitoaren amaieran edo Madeleine aldian. Egungo klimaren aldian —Holozenoan, alegia— gizakien presentzia areago handitu zen, azken ehiztari-biltzaileekin, Kristo aurreko 7500 - 4300. urteen bitartean bizi izan baitziren lur hauetan. Gero, Neolito garaia etorri zen, eta orduan hasi ziren agertzen abeltzaintza eta nekazaritza.[5]
Maeztuko herribilduak jaurerri titulua 1369an eskuratu zuen.
Arraia-Maeztu udalerria, ia gaur egun ezagutzen den bezala, 1958. urtean sortu zen, Apilaizko, Arraiako, eta Laminoriako udalek bat egin zutenean. Korres, ordea, 1965ean igaro zen Arraia-Maeztuko udalerri berriaren zati izatera.
Ekonomia Aldatu
Udalerriko lehengaiei dagokienez, asfalto naturala dago bertan, eta XX. mendean hainbat meatze egon ziren hura erauzteko. Nabarmenenak Ataurikoak eta Elortzakoak izan ziren.
Halaber, obrarako agregatuak erauzteko harrobi handi bat dago Laminorian, Echasa enpresak 1977an ireki zuena, eta gaur egun 236 ha-ko azalera duena.
Banaketa administratiboa Aldatu
Arraia-Maeztu 10 kontzejutan bildutako 16 herriz osatua dago:
Demografia Aldatu
Arraia-Maeztuko biztanleria |
---|
![]() |
Datu-iturria: www.ine.es |
Politika Aldatu
Udal hauteskundeak Aldatu
2019ko maiatzaren 29ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Arraia-Maeztuko alkatea Euzko Alderdi Jeltzaleko Anartz Gorrotxategi Elorriaga da.
Arraia-Maeztuko udalbatza | |||||
Alderdia |
2019ko maiatzaren 26 | ||||
Zinegotziak | Boto kopurua | ||||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | 5 / 7 |
||||
EH Bildu | 2 / 7 |
||||
Alderdi Popularra (PP) | 0 / 7 |
||||
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE)) | 0 / 7 |
||||
Datuen iturria: https://resultados.elpais.com/elecciones/2019/municipales/14/01/37.html |
Alkateak Aldatu
Hauek izan dira Arraia-Maeztuko azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia[6] | |
Simon Ochoa Perez de Viñaspre[6][7] | 1979 | 1983 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Jose Antonio Suso Perez de Arenaza[6][7][8] | 1983 | 1987 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Luis Remon Pipaon[6] | 1987 | 1991 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Maria Carmen Dorronsoro Balza de Vallejo[6] | 1991 | 1995 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Maria Carmen Dorronsoro Balza de Vallejo[6] | 1995 | 1999 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Iñigo Martinez de Estivariz Martinez[6] | 1999 | 2003 | Euzko Alderdi Jeltzalea-Eusko Alkartasuna | |
Angel Marcos Perez de Arrilucea Perez de Alday[6] | 2003 | 2007 | Euzko Alderdi Jeltzalea-Eusko Alkartasuna | |
Angel Marcos Perez de Arrilucea Perez de Lecea[6] | 2007 | 2011 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Angel Marcos Perez de Arrilucea Perez de Lecea[6] | 2011 | 2015 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Anartz Gorrotxategi Elorriaga[6] | 2015 | 2019 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Anartz Gorrotxategi Elorriaga[6][9][10][11] | 2019 | 2023 | Euzko Alderdi Jeltzalea[12] | |
Anartz Gorrotxategi Elorriaga[11][13] | 2023 | Jardunean | Euzko Alderdi Jeltzalea |
Garraioa Aldatu
Araba Bus sareko lineak zerbitzua ematen dio udalerri honi:
|
Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu udalerrian:
|
Kultura Aldatu
Kirolak Aldatu
Azazetako Ega ibaiaren ertzeko zelaigune zabal batean, Zumaldeko igerilekuak eta aisialdirako beste instalazio batzuk daude.
Jaiak Aldatu
- Maiatzaren lehen asteburuan, Gurutze Zapidunaren jaia ospatzen da.
- San Adriangoko jaiak ekainaren hirugarren hilabetean dira, ostiraletik astelehenera.
Ondasun nabarmenak Aldatu
- Atauri herriaren goialdean Mairuen haitzuloa dago; giza irudien eta zeinu abstraktuen pinturak dauzka.[5]
- Arburu mendiaren hegalean, Gesal deritzon lekuan, aspaldiko burdinola baten hondakinak daude, presarekin eta arkuekin, bai eta 1561eko irin errota ere.[5]
- Arburu mendiaren gainean Obi eta Gesaleko haitzuloak daude.[5]
Arraiar eta maeztuar ospetsuak Aldatu
- Pedro Ruiz de Gaona (XV. mendea), Joan II.a Gaztelakoaren enbaxadore izandakoa[14].
- Joan Batista Gamiz (Sabando, 1696-Bolonia, 1773), euskal idazlea.
- Luis Antonio Ruiz de Alda Gonzalez de Alaiza (1776-?), Panama Hiriko portuan komandante izandakoa[15].
- Abdon Gonzalez de Alaitza (Musitu, 1876-Musitu, 1926), euskarazko lehen komikiaren egilea.
- Isaac Puente (Abanto-Zierbena, 1896-Pancorbo, 1936), mediku anarkistak urte luzeak eman zituen Maeztun[16].
- Gerardo Lopez de Gereñu (Gasteiz, 1904-Gasteiz, 1992), ikertzaile eta euskaltzainak harreman estua izan zuen Apilaizekin.
Erreferentziak Aldatu
- ↑ a b Euskaltzaindia. (PDF) 150. arauaː Arabako herri izendegia. .
- ↑ a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ a b c d e f g Arabako Foru Aldundia. (2010). Araba herriz herri. Arabako Foru Aldundia, 132 or..
- ↑ a b c d e f g h i j k l (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Arraia-Maeztu» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El PNV elige a su nuevo presidente en Álava» Gasteiz Hoy 2016-01-23 (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
- ↑ «"Herri txikietan ere, gauza batzuk handiak egiten dira"» Argia 2019-07-28 (Noiz kontsultatua: 2023-02-11).
- ↑ «Anartz Gorrotxategi izendatu dute Mendialdeko Kuadrillako lehendakaria» Alea 2019-10-01 (Noiz kontsultatua: 2023-02-11).
- ↑ a b «EH Bilduk irabazi du Lagranen eta independenteek garaipena sendotu dute» Alea 2023-05-29 (Noiz kontsultatua: 2023-05-31).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Alcaldías en Álava: Labastida, Zigoitia y Laguardia para el PNV, Samaniego para EH Bildu» Gasteiz Hoy 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Todos los alcaldes y alcaldesas de Álava, pueblo a pueblo» Diario de Noticias de Álava 2023-06-18 (Noiz kontsultatua: 2023-09-21).
- ↑ «Pedro Ruiz de Gaona bilatu» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
- ↑ «Ruiz de Alda González de Alaiza, Luís Antonio» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
- ↑ «Puente Amestoy, Isaac» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
Ikus, gainera Aldatu
Kanpo estekak Aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Araba |
- Arraia-Maeztuko Udalaren webgunea.
- Arabako Mendialdeko kuadrillaren webgunea
- (Gaztelaniaz) «Arraia-Maeztu», Auñamendi Eusko Entziklopedia.