Eusebio Vélez
txirrindulari arabarra
Eusebio Vélez Mendizabal (Dura, 1935eko martxoaren 28a - 2020ko ekainaren 16a), euskal txirrindulari profesionala izan zen 1958tik 1969 arte. 41 garaipen lortu zituen.[1]
Informazio pertsonala | |
---|---|
Izena | Eusebio Vélez Mendizabal |
Jaiotza data | 1935eko martxoaren 28a |
Jaiotza herria | Dura |
Jaiotza herrialdea | Araba |
Heriotza data | 2020ko ekainaren 16a
(85 urte) |
Heriotza herria | |
Heriotza herrialdea | |
Kirol informazioa | |
Modalitatea | Errepidea |
Rola | Txirrindularia |
Trebetasuna | Guztiak |
Profesional taldea(k) | |
1960-1967 1967-1969 |
Kas Fagor |
IbilbideaAldatu
Emaitzarik onenak Espainiako Vueltan lortu zuen: 1961an taldeko erlojupekoa irabazi zuen, 1963an zazpigarrena izan zen sailkapen orokorrean, 1964an hasierako etapa irabaztez gain, laugarren sailkatu zuen, 1966an bigarrena izan zen, Francisco Gabika taldekidea eta gero, 1968an hirugarrena izan zen eta 1969an hamargarrena.
Italiako Giroan bitan parte hartu eta 10.a eta 11.a izan zen. Frantziako Tourran, aldiz, lau alditan parte hartu bazuen ere, ez zuen inoiz bukatu.
PalmaresaAldatu
|
|
Emaitzak lasterketa nagusietanAldatu
Lasterketa | 1958 | 1959 | 1960 | 1961 | 1962 | 1963 | 1964 | 1965 | 1966 | 1967 | 1968 | 1969 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Italiako Giroa | - | - | - | - | - | - | - | - | - | 10. | 11. | - |
Frantziako Tourra | - | - | - | - | - | Utzi | Utzi | Utzi | Utzi | - | - | - |
Espainiako Vuelta | - | - | - | Utzi | 12. | 7. | 4. | Utzi | 2. | 17. | 3. | 10. |
Txirrindularitzako Munduko Txapelketak | - | - | - | - | 21. | - | - | - | - | - | - | - |