Jean d'Ormesson (Jaiotza-izena: Jean Bruno Wladimir François-de-Paule Le Fèvre d'Ormesson ; Izengoitia: Jean d'O ; Paris, 1925eko ekainaren 16a - Neuilly-sur-Seine, 2017ko abenduaren 5a) frantses idazlea eta kazetaria izan zen.

Jean d'Ormesson

International Council for Philosophy and Humanistic Studies (en) Itzuli presidentea

1992 - 1997
Stephen Wurm
seat 12 of the Académie française (en) Itzuli

1973ko urriaren 18a - 2017ko abenduaren 5a
Jules Romains - Chantal Thomas (en) Itzuli
International Council for Philosophy and Humanistic Studies (en) Itzuli idazkari nagusi

1971 - 1992
Ronald Syme (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJean Bruno Wladimir François-de-Paule Lefèvre d'Ormesson
JaiotzaParis eta Parisko 7. barrutia1925eko ekainaren 16a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaNeuilly-sur-Seine2017ko abenduaren 5a (92 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
AitaAndré d'Ormesson
AmaMarie Anisson du Perron
Ezkontidea(k)Françoise Béghin (en) Itzuli  (1962ko apirilaren 2a -  2017ko abenduaren 5a)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
LeinuaLefèvre d'Ormesson family (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaCours Hattemer (en) Itzuli
Lycée Masséna (en) Itzuli
(1941 - 1942)
Henrike IV.a lizeoa
(1943 - 1944)
École normale supérieure
(1944 - 1949)
Hezkuntza-mailagradua
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta idazlea
Enplegatzailea(k)Le Figaro
Paris Match
Ouest-France (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaFrantses Akademia
Brasilgo Letren Akademia
Comité des intellectuels pour l'Europe des libertés (en) Itzuli
comité de lecture des éditions Gallimard (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

IMDB: nm0195883 Allocine: 61516
Discogs: 3053275 Edit the value on Wikidata

Hainbat ministeriotako kabineteetan aholkulari karguak izan zituen, eta nazioarteko biltzarretako ordezkaritzetan lan egin zuen. 1950. urtetik aurrera, Unescoko filosofia eta giza zientzietako nazioarteko Batzordeko idazkari orokorra zen. Hainbat aldizkari eta egunkaritan kolaborazioak egin zituen (NRF, Nef, Revue de Paris) eta Diogène aldizkariko zuzendari zen Roger Caillois hil ondorenetik. 1974-1977 bitartean Figaro egunkariko zuzendaria izan zen. 1971n eleberriaren saria eman zioten Frantziako Akademian. Erakunde horretako kide hautatu zuten 1973an. Bere lana maitasunari buruzko galdeketa da, eta baita denborari buruzkoa ere: bere familiari buruzko historiaren ondoren, Au plaisir de Dieu (1974), historia unibertsalari buruzko lan handiak egin ditu, Dieu, sa vie, son ouvre (1981, Jainkoa, bere bizitza, bere obra), Histoire du Juif errant (1990, Judu alderraiaren historia), La Douane de mer (1994, Itsasoko aduana), Presque rien sur presque tout (1996, Ia ezer ez ia guztiaren inguruan). Saiakera-lanen artean aipagarriak ditu: Au revoir et merci (1966, Agur eta eskerrik asko); Une autre histoire de la littérature française (1977, Literatura frantsesaren beste historia bat). Autobiografia bat egin zuen, Le vagabond qui passe sous une ombrelle trouée (1978, Eguzkitako zulodunaren azpian igarotzen den arlotea). Chateaubrianden biografia bat egin zuen, Mon dernier rêve sera pour vous (1982, Nire azken ametsa zuretzat izango da).

Obra aldatu

  • L'Amour est un plaisir (1956)
  • Du côté de chez Jean (1959)
  • Un amour pour rien (1960)
  • Au revoir et merci (1966)
  • Les Illusions de la mer (1968)
  • La Gloire de l'Empire (1971)
  • Au Plaisir de Dieu (1974)
  • Le Vagabond qui passe sous une ombrelle trouée (1978)
  • Dieu, sa vie, son œuvre (1981)
  • Mon dernier rêve sera pour vous (1982)
  • Jean qui grogne et Jean qui rit (1984)
  • Le Vent du soir (1985)
  • Tous les hommes en sont fous (1985)
  • le Bonheur à San Miniato (1987)
  • Album Chateaubriand (1988)
  • Garçon de quoi écrire (con François Sureau, 1989)
  • Histoire du juif errant (1991)
  • Tant que vous penserez à moi (1992)
  • La Douane de mer (1994)
  • Presque rien sur presque tout (1995)
  • Casimir mène la grande vie (1997)
  • Une autre histoire de la littérature française (1997, 1998)
  • Le Rapport Gabriel (1999)
  • Voyez comme on danse (2001)
  • C'était bien (2003)
  • Et toi, mon cœur, pourquoi bats-tu? (2003)
  • Une fête en larmes (2005)
  • La Création du monde (2006)
  • Odeur du temps (2007)
  • Qu'ai-je donc fait (2008)

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jean d'Ormesson