Wentworth Webster
Wentworth Webster (Uxbridge, Middlesex, Erresuma Batua, 1828ko ekainaren 16a - Sara, Lapurdi, 1907ko apirilaren 2a) idazle britaniar euskaltzalea izan zen; euskal ipuinen biltzaile eta foruzale apaiz anglikanoa izan zen.[1]
Wentworth Webster | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Uxbridge (en) ![]() |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Sara, 1907ko Apirilaren 2a (78 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara frantsesa ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | antropologoa, idazlea eta collector of fairy tales (en) ![]() |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | anglikanismoa |
![]() |
Biografia Aldatu
Donibane Lohizunera joan zen bertako anglikanoen kapilau izateko. Osasun arazoak zituela eta, Sarara joan zen bizitzera.
Websterrek argitaratu zuen Pierre d'Urteren Grammaire Cantabrique Basque (1712), 1900. urtean. Hari zor zaio, gainera, Altabizkarko kantuaren egileen auzia argitu izana. Baina lanik garrantzitsuena 1901ean argitaratu zuen Basque legends elezahar bilduma du. Horretarako, Sara inguruko pertsona zaharren ahotik elezaharrak jaso zituen, hitzez hitz, eta ondoren, ingelesera itzuli eta moldatu zituen.[2]
1993an, euskarazko bertsioa argitaratu da, Xipri Arbelbidek paratuta, Ipuinak izenburupean (bi liburuki).
Lanak Aldatu
Bilduma Aldatu
- Basque Legends (1877)
- Ipuinak (I eta II) (1993, Kriselu)[3]
Aintzatespenak Aldatu
- Sarako Bechienia etxaltean oroitarri bat eraiki zioten herriko euskaltzaleek. Honela dio testuak: "Wentworth Webster / Euskaldunen adiskide / Kartsu eta jakintsuari 1828-1907 / Etche huntan / Bizi izan zen / Hamabi urthe / Krespotegian hil zen."
Bibliografia Aldatu
- Urkizu, Patri. (D.L. 2000). Wentworth Webster (1828-1907). Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia ISBN 84-457-1611-5
- Mercero Etxeberria, Imanol: Websterren bildumako ipuinen azterketa berria. - Egan, 2006-1/2, 5-47[4]
Erreferentziak Aldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Urkizu, Patri. (D.L. 2000). Wentworth Webster (1828-1907). (1. [argit.]. argitaraldia) Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia ISBN 84-457-1611-5. PMC 796366104. (Noiz kontsultatua: 2021-08-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El papel de Webster, Estephana Hirigaray y Barandiarán en nuestra mitología» EITB Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2021-08-27).
- ↑ «Wentworth Webster: Euskal ipuinak» klasikoak.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-27).
- ↑ Etxeberria, Imanol Mercero. (2006). «Websterren bildumako ipuinen azterketa berria» EGAN (2): 5–47. ISSN 0422-7328. (Noiz kontsultatua: 2021-08-28).
Ikus, gainera Aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Wentworth Webster |
Kanpo estekak Aldatu
- Wentworth Webster literaturaren zubitegian
- Euskal Ipuinak. Armiarma.eus . Basque legends liburuaren euskarazko bertsioa. Iturria: Ipuinak (I eta II), Wentworth Webster (Xipri Arbelbideren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1993