Koldobika Jauregi (eskultorea)
Koldobika Jauregi (Alkiza, Gipuzkoa, 1959ko urriaren 11[1] - ) euskal herritar eskultore minimalista da. Zura eta harria lantzen ditu batez ere, eta materialen izaerarekin jokatzen du. Eduardo Txillida bere maisutzat jotzen du.
Koldobika Jauregi (eskultorea) | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Alkiza, 1959ko urriaren 11 (63 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskultorea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
koldobikajauregi.com |
EskultoreaAldatu
Berrogeitik gora urte eman ditu harri, egur, metal eta paretak zizelkatzen artearen munduan bere tokia finkatu bitartean. Mota guztietako materialak, ideiak eta teknikak erabili ditu urte horietan guztietan. Hogeita hamar bat erakusketa eta hamar bat beka eta sari dauzka jasota. Besteak beste, Txillidaren Zabalaga beka jaso zuen 1990ean eta Karl Muller mezenas alemaniarrarekin lan egiteko aukera izan zuen Düsseldorf hirian. Alemanian egindako egonaldi luzeak eragin nabarmena izan du, kritikarien aburuz, Jauregiren lanean, eta Euskal Herrian lehendik ere bazuen sona, nazioarteko mailara zabaltzeko aukera ere eman dio. 2000. urtean, esaterako, Tokioko parke batean 26 eskultura kokatzeko deitu zuten lehiaketan, bera izan zen hautatutako europar eskultore bakarra. Alemanian bertan, 1999. urtean. Würth Museoak espainiar arteari eskainitako erakusketa batean Espainiako egungo hamar artista garrantzitsuenen artean aukeratu zuten Jauregi, Txillida, Tapies edota Sauraren ondoan. Azken urteetako erakusketa gehienak Alemanian egin baditu ere, ez du Euskal Herriarekiko harremanik eten, nahiz eta kritiko agertu hemengo giro artistikoarekin eta merkaturik ezarekin. Azken urteotan Euskal Herrian egin dituen erakusketez gain, hainbat herritan ere ipini ditu bere lanak: Idiazabalen, Barakaldon, Lemoan, Donostiako Miramon Parke Teknologikoan eta Donostiako Intxaurrondo auzoan. 2012. urtean Ur Mara Museoa sortu zuen Alkiza herrian.[2]
Maiatzaren leheneko iluntzean
Dantza filmaAldatu
Dantza pelikula egiteko eragile nagusiak Telmo Esnal eta Koldobika Jauregi izan ziren, Juan Antonio Urbeltz koreografoaren laguntzarekin.[3] Jantzien eta atrezzoaren atzean dauden Koldobika Jauregik eta filmaren zuzendari artistikoa den Elena Cajaravillek estetika berezi bat sortzen dute.[4] Dantza ez da ohiko film bat, istorio bat kontatzen digu euskal dantza tradizionalen bidez.[5]
Dantza filmaz solasaldi batean Elena Cajaraville, Koldobika Jauregi, Telmo Esnal, Iñaki Agirre, Juan Antonio Urbeltz eta Xabier Artola[6]
Alkizako Ur-Mara museoaAldatu
Koldobika Jauregi Ur Mara museoaren sortzaileetako bat izan zen. Elena Cajaravillerekin, bere emaztea, bost urtez parte hartu zuten Alemaniako Insel Hombroich Museoan Karl Henrich Muller mezenasek gonbidatuta “Artea eta Natura parean“ proiektuan. Esperientzi hartan ikusi eta ikasitakoarekin sortu zuten Ur Mara museoa geroago. Aipagarriak dira museoko atal hauek:[3][4][5]
Museoaren erakusketa iraunkorraAldatu
Neurri handiko 30 eskulturek osatzen dute, Markina eta Lasturko euskal marmolez eginak.
BasoaAldatu
Museoko gela nagusiak bertako basoko txokoak eurak dira: pagoak, haritzak, gaztaina, urki eta etnografi-arrastoak, karobi zahar bat garai bateko harrobi baten ondoan, gaur egun auditorio bat bihurtua.[6]
Thoreau espazioaAldatu
1992an sortu zuten museoko gune berezi hau Henry David Thoureau-ren omenez (Concord, Massachusetts, 1817- 1862). Naturgile eta filosofoa zen bera, ”Walden “izeneko liburua idatzi zuen hiru urtez naturan bizi ondoren “Desobedientzi zibilaren manifestua” ere idatzi zuen. Gaur egun gune hau “Hitzaren babesa“ pentsamendu librearekin eta poesiarekin lotuta dago.
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ (Gaztelaniaz) Guggenheim Bilbao Museoa: Koldobika Jauregi
- ↑ KulturWeb. Urmara gunea Alkiza - Guía de Ocio de Gipuzkoa - Gipuzkoako Aisialdi Gida. (Noiz kontsultatua: 2017-03-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El último proyecto de Telmo Esnal se exhibirá en la Sección Oficial del Zinemaldia» Noticias de Gipuzkoa 2018/07/21.[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Artola Zubillaga, Xabier. (2018). «Kameren aurrean dantzari: Dantza filmeko argazki sorta bat» artzubi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-13).
- ↑ Artola Zubillaga, Xabier. (2018). «Kameren aurrean dantzari: Dantza filmeko argazki sorta bat» artzubi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-13).
- ↑ “DANTZA: HERRI LABORARI BATEN HISTORIA UNIBERTSALA” SOLASALDIA ALKIZAN – FAGUS. (Noiz kontsultatua: 2019-06-22).
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo-loturakAldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Koldobika Jauregi (eskultorea) |