Kikuchi Yōsai
Kikuchi Yōsai (japonieraz 菊池容斎, Kikuchi Yōsai? 1781eko azaroaren 28a - 1878ko ekainaren 16a), Kikuchi Takeyasu edo Kawahara Ryohei bezala ere ezaguna, japoniar margolari bat izan zen, herrialde horretako pertsonaia historikoen bere margolan monokromatikoengatik ezaguna.
Kikuchi Yōsai | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Shitaya (en) ![]() | ||
Herrialdea | ![]() | ||
Heriotza | Yu Yuxi (en) ![]() | ||
Hobiratze lekua | Yanaka Cemetery (en) ![]() | ||
Irakaslea(k) | Takada Enjō (en) ![]() | ||
Ikaslea(k) | Matsumoto Fūko (en) ![]() Watanabe Shōtei (en) ![]() Suzuki Kason (en) ![]() Mishima Shōsō (en) ![]() Yoshihide Utagawa (en) ![]() | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | margolaria | ||
Lan nabarmenak | Zenken Kojitsu (en) ![]() | ||
Genero artistikoa | erretratua | ||
![]() ![]() |
Edoko Kawahara izeneko samurai baten semea izan zen, baina Kikuchi klanak adoptatu zuen, Tokugawa klanaren antzinako oinordekotzazko basailuak zirenak. Hamazortzi urterekin, Takata Enjoren ikaslea izan zen, baina, Kano, Shijo eta Maruyama eskolen printzipioak ikasi ondoren, ziuraski Ozuirekin, Maruyama Okyoren seme bat zena, estilo independente bat garatu zuen, Tani Bunchorekin nahiko antzekotasuna izanez.
Japoniar heroien bere marraztutako historia, Zenken Kojitsu izenekoa, tinta monokromatikozko margolari bezala zuen abileziaren lan azpimarragarri bat da. Bere lana, Japoniako historiako 500 pertsonaia garrantzitsu hartzen dituena, baliabide historikoki extensiboa da, are arkeologikoa ere. Zenken Kojitsu lana, jatorrian, xilografian inprimatutako hamar liburutan inprimatua izan zen, 1878an, Kikuchi hil zen urte berean.
Zenken Kojitsu lanean agertzen diren pertsonaia batzukAldatu
Murasaki Shikibu
(978 – 1016, olerkaria)Abe no Seimei
(921 – 1005, onmyōji)Fujiwara no Fuhito
(659 – 720, gortetarra)Minamoto no Yoshitsune
(1159 – 1189, Genpei Gerretako heroia)Sakanoue no Tamuramaro
(758 – 811, jenerala)Sei Shonagon
(965 – XI. mendearen hasiera, gortetarra eta olerkaria)Yamatotakeru
(IV. mendea, printze mitikoa)Tomoe Gozen
(1161 – 1184, samuraia)Taira no Kiyomori
(1118 – 1181, samuraia eta Japoniako gobernaria)Ono no Komachi
(825 – 900, olerkaria)Kibi no Makibi
(695 – 775, gortetarra eta aditua)Fujiwara no Kamatari
(614 – 669, gortetarra eta Fujiwara klanaren sortzailea).Ki no Tsurayuki
(872 – 945, olerkaria eta gortetarra)Bun'ya no Watamaro
(765 - 823, gerlaria)Abe no Nakamaro
(698 – 770, olerkaria eta administratzailea)