Johannes Tauler

Johannes Tauler (Estrasburgo, c.1300 - ibidem, 1361eko ekainaren 16a) alemaniar mistiko, apaiz katoliko eta teologoa izan zen.

Johannes Tauler
St-Pierre-le-Jeune protestant-Tauler (2).jpg
Bizitza
JaiotzaEstrasburgo, 1300 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Alemania
HeriotzaEstrasburgo, 1361 (egutegi gregorianoa) (60/61 urte)
Hezkuntza
HizkuntzakGoi Erdi Aroko alemana
Irakaslea(k)Eckhart maisua
Ikaslea(k)Ludolph of Saxony (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta domingotar fraidea
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenadomingotar

IMSLP: Category:Tauler,_Johannes Edit the value on Wikidata

Hemezortzi urterekin Predikarien Ordenan sartu zen eta ordenaren komentuan aritu zen Estrasburgon. Eckhart Maisuaren ikasle izan zen. Estrasburgotik Koloniako ikastetxe domingotarrera joan zen.

1330 inguruan Estrasburgon predikatzen hasi zen. 1338an, domingotarrak Estrasburgotik bota zituzten eta Tauler Basilean kokatu zen (1339-1343). Han Jainkoaren lagunak (alemanez: Gottesfreunde) talde mistikoarekin harremanetan jarri zen. Mechthild von Magdeburgen lana ere ezagutu zuen. Irakatsi zuen arimari gehiago eragiten ziola Jainkoarekiko harreman pertsonalak kanpoko praktikak baino.

1343 inguruan Estrasburgora itzuli zen. Hurrengo urteetan, hiriak lurrikara bat eta sute bat jasan zituen, eta izurri beltzak suntsitu zuen. Hurrengo hamarkadetan etengabe bidaiatu zuen. Bere sermoietako asko Kolonian eman zituen.

Laurogei sermoi inguru gordetzen dira, alemanez. 1498an inprimatu ziren lehen aldiz. Latinezko lehen itzulpena Kolonian inprimatu zen 1548an.

Kanpo estekakAldatu