John Snow

medikua, epidemiologoa, Londresko 1854ko koleraldiaren jatorria aurkitu zuen

John Snow (1813ko martxoaren 15a - 1858ko ekainaren 16a) Ingalaterrako medikuntzako historiara igaro den medikua. Anestesia eta higiene kontuetan ekarpen handiak egin zituen. Gainera, epidemiologia modernoaren sortzaileetariko bat da, 1854an Sohoko Londresen, kolera izurrite baten jatorria bilatzen egindako lanagatik ospetsu egin zen. Oxford Unibertsitateko ikertzaileek diote Snowren aurkikuntzek anestesia onartzea eta hedatzea ekarri zutela eta Londresko edateko ur eta ur-hondakin sistemetan funtsezko aldaketak egitea eragin zutela. Londreseko ereduari jarraiki, geroago, beste hirietan antzeko aldaketak egin zituzten eta, azkenik, mundu osoko osasun publikoan higiene hobekuntza nabarmenak etorriko ziren.

John Snow
John Snow.jpg
Bizitza
Jaiotza York1813ko martxoaren 15a
Herrialdea  Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
Heriotza Londres1858ko ekainaren 16a (45 urte)
Hobiratze lekua Brompton Cemetery (en) Itzuli
Heriotza modua berezko heriotza: istripu zerebrobaskularra
Hezkuntza
Heziketa Westminster Hospital Medical School (en) Itzuli
Londresko Unibertsitatea
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak medikua, epidemiologoa eta anestesista
John Snow signature.png


Biografia
Ingalaterra
Artikulu hau Ingalaterrako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.