Ireki menu nagusia

Montevideo[1] Uruguaiko hiriburua eta hiririk handiena da.

Montevideo
San Felipe y Santiago de Montevideo
 Uruguai
Stk 1340.jpg
Independentziaren plaza, Solís antzokia, Montevideoko World Trade Center eta Montevideoko hondartza.
Coat of arms of Montevideo Department.png
Administrazioa
Herrialdea  Uruguai
Departamendua Montevideo
Alkatea Christian Di Candia Itzuli
Izen ofiziala Montevideo
Jatorrizko izena San Felipe y Santiago de Montevideo
Posta kodea 11000–12000
Geografia
Koordenatuak 34° 52′ 01″ S, 56° 10′ 00″ W / 34.866944444444°S,56.166666666667°W / -34.866944444444; -56.166666666667Koordenatuak: 34° 52′ 01″ S, 56° 10′ 00″ W / 34.866944444444°S,56.166666666667°W / -34.866944444444; -56.166666666667
Montevideo hemen kokatua: Uruguai
Montevideo
Montevideo
Montevideo (Uruguai)
Azalera 525,54 km²
Altuera 43
Demografia
Biztanleria 1.319.108 bizt. (2011)
Metropolia 1,668,335
Dentsitatea 1.807 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 1726
(Bruno Mauricio de Zabala)
Telefono aurrizkia 2
Ordu eremua UTC−03:00
Hiri senidetuak Caracas Venezuela Temple Itzuli, Tandil Itzuli, Cádiz, Esmeraldas Itzuli, São Paulo, San Petersburgo, Buenos Aires, Mexiko Hiria, Madril, Curitiba, Santo Domingo, La Plata, Aaiun, Marsico Nuovo, Győr, Santa Fe, Rosario, Caracas, La Paz, Ulsan eta Montevideo (Minnesota)
Matrikula S
Hizkuntza ofiziala gaztelania
www.montevideo.gub.uy

1.325.968 biztanle zituen 2004an, 1.668.335 metropoli-barrutia kontuan hartuta (Ciudad de la Costa, Toledo, Progreso eta Juanicó udalerriak barne hartuta, besteak beste). Uruguai osoko biztanleen erdia esan nahi du honek, gutxi gora-behera. Administratiboki Montevideo departamentua osatzen du.

Herrialdeko hegoaldean dago hiria, Plata ibaiaren itsasoratze gunean. Itsas-mailatik 43 metrotan dago kokatuta.

Uruguaiko administrazio, merkataritza eta industriagune garrantzizkoena da. Itsasportu bikaina da. Hondartza ederrak eta eraikuntza bikainak ditu. Azken horien artean unibertsitatea, lege-jauregia eta katedrala (1790) dira aipatzekoak. Garrantzi handiko turismogunea da.[2]

HistoriaAldatu

1726ko abenduaren 24an, Bruno Mauricio de Zabala durangarrak hiria sortu zuen, "San Felipe y Santiago de Montevideo" izenarekin bataiatuz. 1828az geroztik Uruguaiko hiriburua da.[3] Aurretik, 1680tik portugaldarrek hainbat eraikin militar eraikita zuten.

XIX. mendearen hasieran aldaketak gertatu ziren: 1807 britaniarrek hartu zuten hiria, baina urte berean Buenos Airesetik etorritako soldaduek kanporatu zituzten. 1814an independentziaren aldekoek eragotzi zituzten espainiarrak, 1816an Portugalek inbaditu zuen berriz ere, baina 1825ean independentistak gailendu ziren berriz ere. 1828an estatuko hiriburu izendatu zuten.

DemografiaAldatu

Bilakaera demografikoaAldatu

Montevideoko biztanleria
 

KlimaAldatu

Klima subtropikal hezea du. Negua (ekainetik irailera) gozoa izaten da eta uda (abendutik martxora) beroa eta hezea. Ekaitz anitz egon ohi dira baina zikloirik ez. Elurra erabat ezohikoa da.

Datu klimatikoak (Montevideo)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 28.4 27.5 25.5 22.0 18.6 15.1 15.0 16.2 18.0 20.5 23.7 26.5 21.4
Batez besteko tenperatura (ºC) 23.2 22.7 20.9 17.5 14.4 11.4 11.1 12.0 13.6 16.0 19.0 21.4 16.9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 18.0 17.9 16.2 12.9 10.2 7.7 7.2 7.8 9.1 11.5 14.2 16.3 12.4
Pilatutako prezipitazioa (mm) 86.8 101.5 104.6 85.5 89.0 83.1 86.4 88.2 93.9 108.5 89.3 84.4 1101.2
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 8 8 8 8 9 9 10 8 8 10 9 8 103
Eguzki orduak 294.5 231.7 223.2 180.0 164.3 129.0 139.5 164.3 183.0 238.7 249.0 285.2 2482.4
Iturria (1): World Meteorological Organization.[4]
Iturria (2): Hong Kong Observatory.[5]

EkonomiaAldatu

Uruguaiko hiriburua izanik Montevideo herrialdeko gune politikoa eta ekonomikoa da. Iparraldean dagoen kaia Hego Amerikako garrantzitsuenetako bat da eta eragin handia du hiriaren ekonomian.

1960an Montevideoko hitzarmena sinatu zen hirian Latinoamerikako merkataritza indartzeko.

IruditegiaAldatu

Montevideoar ezagunakAldatu

Herri eta hiri senidetuakAldatu

Montevideo ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago:

Montevideo Iberoamerikako Hiriburu Hirien Batasunaren (gaztelaniaz: Unión de Ciudades Capitales Iberoamericanas - UCCI) (portugesez: União de Cidades Capitais Ibero-americanas) partaide da, 1982ko urriaren 12tik, jarraian agertzen diren hiriekin senidetarsun erlazioak hasiz: [6]

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Montevideo  


  Artikulu hau Uruguaiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.