Pretoria[1] Hegoafrikako Gauteng probintzian dagoen hiria da. Apies ibaiaren ertzean dago, Errepublikako iparraldean, Johannesburgo hiriaren ipar-ekialdean. Herrialdeko hiru hiriburuetako bat da, botere betearazlea hor baitago. Beste biak Lurmutur Hiria eta Bloemfontein dira, botere legegile eta judizialaren hiriburuak, hurrenez hurren.

Pretoria
Pretoria
hiriburua
Administrazioa
Herrialdea Hegoafrika
ProbintziaGauteng
Izen ofizialaPretoria
Jatorrizko izenaPretoria
Posta kodea0001 • 0002
Geografia
Koordenatuak25°44′47″S 28°11′17″E / 25.7464°S 28.1881°E / -25.7464; 28.1881
Map
Azalera688 km²
Altuera1.339 m eta 1.332 m
MugakideakJohannesburg
Demografia
Biztanleria741.651 (2011)
Dentsitatea1.077,98 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1855eko azaroaren 16a
Telefono aurrizkia012
Ordu eremuaUTC+02:00
Hiri senidetuakAmman, Betleem, Baku, Delft, Johannesburg, Kiev, Taipei, Teheran eta Washington
tshwane.gov.za

Unibertsitateak ditu eta burdinbide gune garrantzitsua da. Ekonomia jarduera nagusia industria da (burdinbiderako gaiak, altzairugintza, labe garaiak, metalurgia, eraikuntza mekanikoa, porlana, beiragintza, kimika industria). Burdina eta ikatz mea garrantzitsuak ustiatzen dira hiritik hurbil. Monumentu eta parke ikusgarriek hornitzen dute hiria. 1855ean sortu zen eta 1863an Hego Afrikako hiriburu bihurtu zen.

Klima aldatu

      Datu klimatikoak (Pretoria)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 36 36 35 33 29 25 26 31 34 36 39 35 36
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 29 28 27 24 22 19 20 22 26 27 27 28 25
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 18 17 16 12 8 5 5 8 12 14 16 17 12
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) 8 11 6 3 -1 -6 -4 -1 2 4 7 7 -6
Pilatutako prezipitazioa (mm) 136 75 82 51 13 7 3 6 22 71 98 110 674
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 14 11 10 7 3 1 1 2 3 9 12 15 87
Eguzki orduak 261 235 254 246 283 271 289 296 284 275 254 272 3220
Iturria (1): South African Weather Service[2]
Iturria (2): The Weather Network (sun only) [3]

Argazkiak aldatu

Herri eta hiri senidetuak aldatu

Pretoria ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago:

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia. 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. .
  2. Climate data for Pretoria. South African Weather Service (Noiz kontsultatua: 6 March 2010).
  3. Climate Statistics for Pretoria, South Africa. (Noiz kontsultatua: March 24, 2012).
  4. (Ingelesez) Taipei City Council. (Noiz kontsultatua: 2018-07-21).
  5. (Ingelesez) Sister Cities International. (Noiz kontsultatua: 2018-07-23).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Hegoafrikako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.