Leonid Kutxma

Leonid Danilovitx Kutxma, ukraineraz: Леонід Данилович Кучма, (Txaikyne, Txernihiveko oblasta, Ukrainako SES, SESB, gaur egun Ukraina, 1938ko abuztuaren 9a) ukrainar politikaria da. 1994ko uztailaren 19tik 2005eko urtarrilaren 23ra Ukrainako presidentea izan zen.

Leonid Kutxma
Leonid Kuchma.jpg
Ukrainako presidente

1994ko uztailaren 19a - 2005eko urtarrilaren 23a
Leonid Kravtxuk - Viktor Justxenko
Ukrainako diputatua

1994ko maiatzaren 11 - 1994ko uztailaren 15a - Vasyl Yevtukhov (en) Itzuli
Hautetsia: 2nd Verkhovna Rada (en) Itzuli
Lesser Coat of Arms of Ukraine.svg
2. Ukrainako lehen ministro

1992ko urriaren 13a - 1993ko irailaren 22a
Valentyn Symonenko - Jukhym Zviahilsky
Ukrainako diputatua

1990eko maiatzaren 15a - 1994ko maiatzaren 10a
Hautetsia: 1st Verkhovna Rada (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaChaikine (en) Itzuli1938ko abuztuaren 9a (83 urte)
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Ukraina
BizilekuaDnipro
Familia
Ezkontidea(k)Lyudmyla Kuchma
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
HeziketaOles Honchar Dnipro National University (en) Itzuli
Hezkuntza-mailaCandidate of Technical Sciences (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta ingeniaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaEliza ortodoxoa
Alderdi politikoabaliorik ez
Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista
IMDB: nm2524995 Edit the value on Wikidata
Leonid Kuchma Signature 1996.png

BizitzaAldatu

Nekazari-familia batean hazi zen. Ingeniaritza mekanikoa ikasi zuen, eta gero eskolak eman zituen Dniepropetrovskeko Unibertsitatean. Baikonurko (Kazakhstan) kosmodromoko zuzendari tekniko gisa lan egin zuen. Postu horretan 120 kohete nuklearren jaurtiketa gainbegiratu behar izan zuen, eta horrek tiroideetako gaitza eragin zion. Denboraldi bat Kieveko erietxean igaro ondoren, 1986an munduko kontinentearteko koheteen fabrika handienaren zuzendari izendatu zuten, Dnieptopetrovsken, Ukraina erdian.

1992an Leonid Kravtxuk lehendakariak Ukrainako lehen ministro kargurako hautagai izendatu zuen. Handik gutxira lehen ministro Vitold Fokinek dimisioa eman zuen, erreforma ekonomikoari ez ekiteaz salatzen zuten nazionalisten presioen ondorioz, eta Kutxmak hartu zuen haren kargua. Hala ere, lehendakariarekin zituen desadostasunak behartuta, 1993ko irailean dimisioa eman zuen. Pixka bat lehenago, Ukraina post-sobietarraren lehenengo legebiltzarrerako hauteskundeetan diputatu hautatu zuten.

 
Leonid Kutxma eta Vladimir Putin (2000)

1994ko lehendakaritzarako hauteskunde aurreratuetan lehendakari hautatu zuten. Errusiarekin eta Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuneko gainerako errepublikekin harremanak estutzearen aldekoa zen; aurreko lehendakariak, Kravtxukek, egin ez zuen erreforma ekonomikoari ekin zion, eta 1994ko azaroaren 1ean prezioen liberalizazioa agindu zuen, eta hilaren 12an lurraren pribatizazioa aldarrikatu zuen. Abenduan Arma Nuklearrak Ez Ugaltzeko Hitzarmena izenpetu zuen, eta hala, Ukrainak -munduko armategi nuklear handiena zuen herrialdea, Estatu Batuen eta Errusiaren ondoren-, uko egin zion potentzia atomiko izateari. Ukraniako lehendakari izan zen 2004. urtera arte.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Leonid Kutxma