Mario Adan de Iartza
Mario Adan de Iartza Torre Lekerika (Bilbo, 1846ko urtarrilaren 19a - 1920ko abuztuaren 9a) bizkaitar politikaria eta agronomoa izan zen. Herrialde batzuk bisitatu zituen gaztetan nekazaritza eta basogintza gaietan interesaturik. 1874 urtean Bilboko defentsan hartzen du parte, karlisten setioa dela eta. Garai haietan Bilboko zinegotzia ere izan zen. 1877 urtean Bizkaiko diputatu nagusi izan zen, handik gutxira bere dimisioa aurkeztu bazuen ere. Hortik aurrera, nekazaritza eta basogintza-ikerketari ekingo zion eta espezie konifera zenbaiten landaketa bultzatzen du, bereziki pinus insignis delakoa.
Mario Adan de Iartza | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1846ko urtarrilaren 19a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | 1920ko abuztuaren 9a (74 urte) |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria eta nekazaria |
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |