John Key
Sir John Phillip Key (Auckland, 1961eko abuztuaren 9a) zeelandaberritar politikaria da. Zeelanda Berriko lehen ministroa izan zen 2008tik 2016ra.
Merkataritza ikasi zuen Canterburyko Unibertsitatean eta bankan lan egin zuen New Yorken. Alderdi Nazionalean sartu zen eta 2002an parlamentuko kide hautatu zuten. 2006an alderdiko buru izendatu zuten eta 2008ko hauteskundeak irabazi zituen.
Politika liberala egin zuen arlo sozialean eta kontserbadorea arlo fiskalean. 2016an dimisioa eman zuen eta Bill Englishi utzi zion postua.