Ireki menu nagusia
Koteto Ezkurra
Koteto Ezkurra, 2013.jpg
Izen osoa: Jose Ezkurra Zuntzarren
Jaiotza data: 1973ko abuztuaren 9a
(46 urte)
Jaioterria: Doneztebe, Malerreka (Nafarroa Garaia)
Pilotaria
Modalitatea: esku huskako pilota
Postua: aurrelaria
Debutatze data: 1990eko uztailaren 6a
Debutatze pilotalekua: Uharteko Euskal Jai Berri pilotalekua

Jose Koteto Ezkurra Zuntzarren (Doneztebe, Nafarroa Garaia, 1973ko abuztuaren 9a) 1990. urtea ezkero erremonteko pilotari profesionala da. Koteto Ezkurra da erremonteko buruz buruko txapelketa gehien irabazi duena: 11 guztira. Jesus Abregorekin batera, historiako erremontelari handiena dela jotzen da.[1] Haren aita, Jose Ezkurra, esku huskako pilotari profesionala izana da.

1989an Espainiako gazte mailako txapeldun bilakatu zen. Bere trebetasun handiari esker, 1990eko uztailaren 6an debutatu zuen, 16 urte besterik ez zuela. Berehalako gorakada izan zuen, eta 1990eko hamarkadaren erdialdean kirol horretan bere nagusitasuna ezarri zuen. Bereganatu dituen titulu eta txapelketen kopuruak ez du parekorik; erremonteko buruz buruko hamaika txapela irabazi ditu, eta binakako hiru txapelketa ere bai: 1994koa (Eizagirre lagun zuela), 1999koa (Imazekin) eta 2006koa (San Miguelekin batera). Datu horiek guztiek, Jesus Abregorekin batera, inoizko erremontista onena dela adierazten dute.

Kotetoren omenez, Doneztebeko pilotalekuak Ezkurra pilotalekua izena du 2015eko irailaz geroztik.[2]

Buruz buruko txapelketan jokatutako finalakAldatu

Urtea Txapelduna Txapeldunordea Tantoak Pilotalekua
1995 Koteto Ezkurra Aizpuru Galarreta
1996 Koteto Ezkurra Eizagirre Galarreta
1997 Koteto Ezkurra Eizagirre Galarreta
1998 Koteto Ezkurra Lizaso Galarreta
1999 Koteto Ezkurra Eizagirre Galarreta
2000 Lizaso Koteto Ezkurra Galarreta
2001 Koteto Ezkurra Lizaso Galarreta
2002 Koteto Ezkurra Zeberio Galarreta
2003 Eizagirre Koteto Ezkurra Galarreta
2004 Koteto Ezkurra Lizaso 35-33 Galarreta
2005 Koteto Ezkurra Lizaso Galarreta
2007 Zeberio Koteto Ezkurra 35-17 Galarreta
2010 Koteto Ezkurra San Miguel 30-24 Galarreta
2011 Koteto Ezkurra Urrutia 30-22 Galarreta

ErreferentziakAldatu