Pisako dorrea[1] edo Pisako Dorre Okerra[1] (italieraz: Torre pendente di Pisa) Pisako katedraleko estilo erromanikoko kanpandorrea da. Lanen hasieran bertan hasi zen okertzen, 1173 urtean; 55,86 metro luze da, hasieran 60 bat metro zuen arren, eta 14.700 tonako pisua duela jotzen da.

Pisako dorrea
Torre di Pisa
, , eta
Kokapena
Herrialdea Italia
Italiako eskualdeak Toscana
ProbintziaPisako probintzia
HiriaPisa
Koordenatuak43°43′23″N 10°23′48″E / 43.7231°N 10.3967°E / 43.7231; 10.3967
Map
Altitudea210 m, itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
Eraikuntza1173ko abuztuaren 9a - 1372
1846 Orciano Pisano earthquake
Berrikuntza1933 - 1935
1920 Garfagnana earthquake
Galileo's Leaning Tower of Pisa experiment
Closure1990eko urtarrilaren 7a - 2001eko abenduaren 15a
Indusia1999 - 2001eko ekaina
Construction interrupted1278 - 1360
Eraikuntza1838 - 1839
Construction interrupted1178 - 1272
Installation 1993
Installation 1995
Ground freezing 1995eko irailaren 7a
Installation 2002
Inaugurazioa1373
JabeaOpera della Primaziale Pisana (en) Itzuli
Izenaren jatorriaPisa
dorre
inclined tower (en) Itzuli
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaRoman Catholic Archdiocese of Pisa (en) Itzuli
Arkitektura
ArkitektoaBonanno Pisano
Diotisalvi (en) Itzuli
Guglielmo (en) Itzuli
Materiala(k)haitzurdina eta harria
Estiloaarkitektura erromanikoa
Dimentsioak58,36 (altuera) m
interior: 9,522 (diametro) m
base: 14,852 (diametro) m
Solairuak9, 4 eta 8
Azalera500 m²
Atalakmaila: 294
ezkila: 7
Zutabe: 180
Arkuteria itsu:
Kanpandorre:
observation deck (en) Itzuli:
Eskailera:
Ondarea
Bisitariak urtean3.200.000
Kontaktua
HelbideaPiazza del Duomo, 56126 Pisa PI eta Piazza Duomo
E-postamailto:info@opapisa.it
Telefonoatel:+39-050-387-2210
Webgune ofiziala

Egun, haren makurdura 3,97° da ardatz bertikalari buruz[2]. Italiako gobernuak laguntza eskatu zuen 1964an, dorrea eror ez zedin. 1990 urtean, bisitarientzat itxi egin zen, segurtasun neurri moduan. Azken urteetan, makurdura gutxitzeko berreraiketa lanak egin dira. 2001 urtean, ikusleentzat berriro ireki zen, hamar urteko sendotze-lanen ondoren.

Historia

aldatu
 
Pisako dorrea 1890ean. Iturria: Kongresuko Liburutegia

Pisako dorrea hiru etapatan eraiki zen 199 urtetan zehar. Lehen solairua 1173ko abuztuaren 9an hasi zen eraikitzen, arrakasta militar eta oparotasuneko aldi batean. Lehen solairua kapitel klasikoak eta arku itsuak dituzten erdi-zutabez inguratuta dago, guztia oso marmol zuriz eginda.

Urte askoan diseinua Guglielmo-ri esleitu zitzaion, XII. mendean Pisan bizi zen eta brontze urtuzko piezengatik ezaguna zen artistari. Hala ere, berriki egindako ikerketa baten arabera, eraikinaren egilea Bonanno Pisano litzateke azkenean, zeinak Pisa 1185ean utzi baitzuen eta Monrealera, Siziliara, joateko. Haren sarkofagoa dorrearen oinean aurkitu zuten 1820an.

1178an, hirugarren solairua eraiki ondoren, dorrea hiru metro okertu zen iparralderantz, zimendu ahulen eta lur-azpi ezegonkorraren ondorioz. Dorrearen diseinua zalantzazkoa zen hasieratik, eta eraikuntza eten zen mende batez, Pisakoen eta inguruko estatuen arteko gerrengatik. Horri esker lurzorua gehiago finkatu zen, zeren bestela dorrea erori egingo zen.

1272an, Fernando di Vincenzo arkitektoak, kamposantuaren egilea ere izan zenak, ekin zion berriro eraikuntzari. Lau solairu berri gehitu ziren, angelu jakin batekin eraikiak dorrearen okertzea arintzeko. Lanak berriro gelditu ziren 1284an, Meloriako batailan Pisa galtzaile atera ondoren Genovaren aurka.

1372an Tommasso di Andrea Pisanok eraiki zuen azken solairua (kanpandorrea) eta ezkilak jarri ziren. Haren esku-hartzeak harmonikoki konbinatzen ditu kanpandorreko elementu gotikoak eta dorrearen estilo erromanikoa. Ezkilak zazpi dira eta bakoitza eskala musikaleko nota bati dagokio; handiena 1655ean jarri zen. Hala ere, kanpandorrea amaitu ondoren, dorreak okertzera jo zuen berriro, oraingoan hegoalderantz.

Agidanez Galileo Galileik masa desberdineko bi kanoi-bala erortzen utzi zituen dorretik, jaitsiera-abiadura masarekiko independentea zela frogatzeko asmoz. Istorioa Galileoren ikasle batek deskribatu arren, mitotzat hartzen da.

Dorrea amaitu eta urte gutxira, egiturazko kalteak agerian geratu ziren, eta San Giulianoren marmolez egindako jatorrizko harrizko elementu asko ordeztu ziren baina Carrarako marmol zuria erabiliz.

Alessandro della Gherardescak bide bat zulatu zuen dorrearen inguruan, oinarria ikusgai jartzearren. Oinarrian ura sartzea ekarri zuen horrek, eta ondorioz, berriro ere, okertzea handitu zen.

1964ko otsailaren 27an Italiako Gobernuak laguntza eskatu zuen Pisako dorrearen erorketa saihesteko. Ingeniari, matematikari eta historialari talde bati esleitu zitzaion proiektua. Bi hamarkada lanean eman ondoren, dorrea itxi egin zen 1990eko urtarrilean.

Hamarkada batean zehar ahaleginak egin ziren dorrea egonkortzeko, eta 2001eko abenduaren 15ean berriro ireki zen jendearentzat. Metodo asko proposatu ziren egonkortzeko, kontrapisurako 800 tona berun gehitzea adibidez. baina okertzea zuzentzeko azkeneko irtenbidea basearen behealdetik 38 m³ lur kentzea izan zen. Dorrearen egonkortasuna gutxienez 200 urterako bermatuta dagoela uste da.

Kontsolidazio-lanei esker, okertzea 1700 urteko bera da, bertikaletik 3,9 metrora desbideratuta.

Informazio teknikoa

aldatu
  • Latitudea: 43,723056 (43° 43' 23" N)
  • Longitudea: 20.396389 (10° 23' 47" E)
  • Altuera Piazza dei Miracoli-tik: sei metro
  • Altuera: 55,86 metro. Zortzi solairu
  • Kanpoko diametroa oinarrian: 15,484 metro
  • Barneko diametroa oinarrian: 7,368 metro
  • Pisua: 14700 tona
  • Hormetako lodiera oinarrian: 2,6 metro
  • Okertzearen norabidea: 1272-1997 S, 1173-1250 N
  • Ezkilak: zazpi, musika akordeetara doituak
    • L'Assunta (1654), 3.620 kg.
    • Il Crocifisso (1572) 2.462 kg.
    • San Ranieri (1719–1721) 1,448 kg.
    • La Terza (1473) 300 kg.
    • La Pasquereccia edo La Giustizia (1262) 1.014 kg.
    • Il Vespruccio (1501) 1,000 kg.
    • Dal Pozzo (1606) 652 kg.
  • Eskailera-mailak: 294.

Ikus, gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu