Frederiko Augusto II.a Saxoniakoa
Frederiko Augusto II.a (alemanez: Friedrich August II.; Dresden, 1797ko maiatzaren 18a - Brennbüchel, Karrösten, 1854ko abuztuaren 9a) Saxoniako erregea izan zen 1836tik hil zen arte.
Frederiko Augusto II.a Saxoniakoa | |||||
---|---|---|---|---|---|
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Weißensee, 1797ko maiatzaren 18a | ||||
Herrialdea | Saxoniako Erresuma | ||||
Heriotza | Karrösten (en) , 1854ko abuztuaren 9a (57 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Katholische Hofkirche | ||||
Heriotza modua | istripuzko heriotza: zaldi gainetiko erortzea | ||||
Familia | |||||
Aita | Prince Maximilian of Saxony | ||||
Ama | Princess Maria Carolina of Parma | ||||
Ezkontidea(k) | Archduchess Marie Caroline Ferdinanda of Austria (en) (1819ko urriaren 7a - ezezaguna) Maria Anna of Bavaria (en) (1833ko apirilaren 24a - ezezaguna) | ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Anai-arrebak | |||||
Leinua | House of Wettin (en) | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | alemana | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | erregeordea | ||||
Lantokia(k) | Dresden | ||||
Jasotako sariak | |||||
Kidetza | Royal Society | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||||
Maximiliano Saxoniakoa eta Karolina Parmakoaren semea izan zen. 1830eko Uztaileko Iraultzak istiluak eragin zituen Saxonian eta Maximilianok tronurako eskubideei uko egin zien irailean. Frederiko Augusto tronuaren oinordeko eta erregeorde bihurtu zen orduan.
1836an Antonio erregea hil zen eta bere iloba Frederiko Augusto errege berria izendatu zuten. Ministro liberalak izendatu zituen eta zentsura ezabatu zuen. 1849an matxinada bat zapaldu zuen tropa prusiarren laguntzarekin.
Bi aldiz ezkondu zen. 1819an Maria Karolina Austriakoarekin eta 1833an Maria Ana Bavariakoarekin. Ez zuen seme-alabarik izan.
1845ean hil zen Tirolera egindako bidaia batean, zaldi batek buruan jo ondoren. Bere anaia Joan bere ondorengoa izan zen errege gisa.