Sarah McBride

Sarah McBride (Wilmington, Delaware, Ameriketako Estatu Batuak, 1990eko abuztuaren 9a) estatubatuar LGBT kolektiboaren aldeko ekintzaile eta politikaria da. LGBT eskubideen aldeko Human Rights Campaign taldearen prentsa-idazkari nazionala da.[1] McBride American University unibertsitateko ikasleriaren presidente izan zen. Bere agintaldia amaitu eta hurrengo egunean, Mc Bridek iritzi artikulua argitaratu zuen unibertsitateko egunkarian bere burua emakume transgenerotzat zuela esanez.[2]

Sarah McBride
Sarah McBride portrait photograph.jpg
representative of the Delaware House of Representatives (en) Itzuli

Bizitza
Jaiotza Wilmington1990eko abuztuaren 9a (30 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Bizilekua Washington
Wilmington
Familia
Ezkontidea(k) Andrew Cray (en) Itzuli  (2014ko abuztuaren 24a -  2014ko abuztuaren 28a)
Hezkuntza
Heziketa American University (en) Itzuli
Cab Calloway School of the Arts (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerak LGBT ekintzailea eta politikaria
Enplegatzailea(k) Center for American Progress (en) Itzuli
Beau Biden
Jack Markell (en) Itzuli
Human Rights Campaign (en) Itzuli
Office of Public Liaison (en) Itzuli  (2012 -  2012)
Lan nabarmenak Tomorrow Will Be Different: Love, Loss, and the Fight for Trans Equality (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata

sarahmcbride.com
IMDB: nm7185815 Facebook: SarahEMcBrideDE Twitter: SarahEMcBride Instagram: sarahemcbride Edit the value on Wikidata

Enpleguan, etxebizitzan, aseguruan eta establezimendu publikoetan genero nortasunaren araberako bereizkeria debekatzen duen Delawareko legearen onespena neurri handi batean McBrideri aitortzen zaio.[3][4] 2016ko uztailean Demokraten Konbentzio Nazionalean parte hartu zuen hizlari, Ameriketako Estatu Batuetako historian alderdi politiko nagusi baten konbentzio nazional batean jendeari zuzendu zitzaion lehen pertsona transgeneroa izan zen.[5][6][7][8]

2020ko Ameriketako Estatu Batuetako hauteskundeetan senatari hautatu zuten Delaware estatuan aurkeztuta. Horrenbestez, AEBtako lehen senatari transgeneroa bihurtu zen.[9]

ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez) Human Rights Campaign. Staff: Sarah McBride. Noiz kontsultatua: 2017-11-24.
  2. (Ingelesez) Landau, Lauren. (2012-06-08). From Tim To Sarah: AU Student Body President Unveils Big News. Noiz kontsultatua: 2017-11-24.
  3. (Ingelesez) Karlan, Sarah. (2013-06-20). Delaware Passes Trans Protections, With Help From A Young Advocate. Noiz kontsultatua: 2017-11-24.
  4. (Ingelesez) Cohen, Celia. (2013-06-13). Trans. Noiz kontsultatua: 2017-11-24.
  5. (Ingelesez) Human Rights Campaign. (2016-07-24). HRC’s Sarah McBride to Become First Openly Transgender Person to Speak at a Major Party Convention. Noiz kontsultatua: 2017-11-24.
  6. (Ingelesez) Badash, David. (2016-07-24). At This Week's DNC Sarah McBride Will Become First Openly-Transgender Speaker to Address Major Party. Noiz kontsultatua: 2017-11-24.
  7. (Ingelesez) Savransky, Rebecca. (2016-07-24). «Dems add first transgender speaker to convention lineup» The Hill Noiz kontsultatua: 2017-11-24.
  8. (Ingelesez) «HRC’s Sarah McBride to become first openly trans person to speak at a major party convention» Gay Times 2016-07-25 Noiz kontsultatua: 2017-11-24.
  9. Urrutikoetxea, Ane. (2020-11-04). «Sarah McBride, AEBtako lehen senatari transgeneroa» Gaztezulo Noiz kontsultatua: 2020-11-04.