Ireki menu nagusia

Armand Salacrou (Rouen, Frantzia, 1899ko abuztuaren 9a - Le Havre, Frantzia, 1989ko azaroaren 23a) frantses antzerkigilea izan zen.

Armand Salacrou
Salacrou Harcourt 1946.jpg
Epaimahaiko presidentea Cannesko Zinemaldian


Tetsurō Furukaki Itzuli - Fritz Lang
Bizitza
Jaiotza Rouen1899ko abuztuaren  9a
Herrialdea  Frantzia
Talde etnikoa Frantziarra
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Le Havre1989ko azaroaren  23a (90 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak antzerkigilea
Enplegatzailea(k) L'Humanité
Jasotako sariak
Kidetza Académie Goncourt Itzuli
IMDb nm0757415

BiografiaAldatu

Frantziako alderdi komunistako kide egin zen 1920an.

1923an politika utzi eta mugimendu surrealista frantsesetara hurbildu zen. Charles Dullinen adiskide izan zen, eta haren eraginez hasi zen antzerkigintzan. Bai lehenengo komediarekin, Tour à terre (1925, "Dorre eroria"), bai bigarrenarekin, Le Pont de l'Europe (1927, "Europako zubia"), izugarrizko porrota izan zuen, gai filosofikoetan oinarritutako lan trinko eta zailak zirelako.

1925tik 1928ra Wieneren zuzendari-laguntzaile izan zen, eta ondoren egin zituen Patcohuli (1930) eta Atlas Hôtel (1932). Baina ez zuen arrakastarik lortu harik eta 1934. urtean Une femme libre ("Emakume aske bat") lana aurkeztu zuen arte, senar-emazte burges batzuei buruzko eta maitasunari buruzko obra. Ondoren egin zituen L'Inconnue d'Arras (1936, "Arraseko ezezaguna"), zorionaren bilaketari buruzkoa, eta La terre est ronde (1938, "Lurra biribila da"), Jainkoari eta bekatuari buruzko drama historikoa.

1940an gudarostean sartzera behartu zuten, preso egin zuten, ihes egin zuen eta erresistentzian sartu zen. Gerraren ondoren, Les Nuits de la colère (1946, "Koleraren gauak") egin zuen. Odéoneko zuzendari izan zen 1947an. Urte horretan bertan egin zuen L'Archipel Lenoir ("Lenoir uharteak") komedia. La Beauté du diable ("Deabruaren edertasuna") filmaren gidoia egin zuen 1950ean. 1960ko hamarraldian filosofia-gaietara itzuli zen: Boulevard Durand (1960) eta Comme les Chardons (1964, "Karduak bezala").

ErreferentziakAldatu