Irene Atenaskoa edo Irene Sarantapechaina[1] (grezieraz: Ειρήνη η Αθηναία; Atenas, 752 inguruan - Lesbos, 803ko abuztuaren 9a), 780-790 bitartean Bizantziar Inperioko enperadoreordea eta 797-782 bitartean enperatriza (grezieraz: βασιλεύς, Basileus) izan zen[2].

Irene Atenaskoa

bizantziar enperadore

797 - 802ko urriaren 31
Konstantino VI.a - Nizeforo I.a Logoteta
Konstantino VI.ako erregeorde

780 - 797
empress consort (en) Itzuli

775 - 780
Eudokia, wife of Constantine V (en) Itzuli - Maria of Amnia (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaAtenas, 752 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Bizantziar Inperioa
HeriotzaLesbos803ko abuztuaren 9a (egutegi gregorianoa) (50/51 urte)
Hobiratze lekuaApostoleion
Familia
Ezkontidea(k)Leon IV.a  (768ko abenduaren 18a -
Seme-alabak
LeinuaIsaurian dynasty (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Santutegia
Abuztuaren 7

Find a Grave: 42759397 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

768an Konstantinoplara heldu zen, Bizantziar Inperioko enperadorea izango zenaren emazte izateko hautagaietako bat izanik. Irene, Atenasko familia noble baten kidea zen, Sarantapechaina leinukoa.[3] Leon IV.a enperadorearen emaztea hautatu zuten, baina erabaki polemikoa izan zen, izan ere, noblea bazen ere Atenasen zuen jatorria, ez Konstantinoplan eta bestetik irudien gurtza babesten zuen, ziurrenik berak ere gurtzen zituen, ez zen ikonoklasta.[3]

Leon IV.a tronua hartu zuen 775 eta bost urte geroago, 780an hil zen, beraz Irene enperadoreorde bilakatu zen, semea adingabea izanik. Bere kontrako konspirazio bat baliatuz gortea aldatu zuen, bere aldeko pertsonak hautatuz.[3]

787. urtean Nizeako II. kontzilioa bildu zuen (irudien gurtza onartu zuena, hain zuzen), eliza bizantino eta eliza erromatarraren laguntasuna bultzatuz.[3]

Konstantino VI.a semeak, agintzeko adina izan zuenean Irenek haren kontra egin zuen, agintea ez galtzearren. Gorabehera batzuen ondoren, azkenik, garaile atera zen, eta semeari begiak erauzi zizkion 797an.[3]

Inperioak behera egin zuen. León III.a aita santuak Karlomagno izendatu zuen enperadore, eta Irenek berarekin ezkontzeko saiakera egin zuen, baita semearen eta Karlomagnoren alabaren arteko ezkontza, baina ez zuen aurrera egin. Abbastar Kalifa-herriak ere inperoaren mugak erasotu zituen. Azkenik, Nizeforok gidatutako estatu kolpeak agintea kendu zion, eta Lesbosa erbesteratu zuten.[3]

Eliza ortodoxoak santutu zuen.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindiaren 179. araua, Bizantziar Inperioko pertsona-izenak
  2. Irene Encyclopædia Britannica Online. Retrieved 18 December, 2012
  3. a b c d e f (Gaztelaniaz) «Irene, la rebelde emperatriz bizantina» historia.nationalgeographic.com.es 2020-10-31 (Noiz kontsultatua: 2023-07-06).

Kanpo estekak aldatu


Aurrekoa
Konstantino VI.a
Bizantziar Inperioko enperatriza
797-802
Ondorengoa
Nizeforo I.a