Ernst von Salomon
Ernst von Salomon (Kiel, 1902ko irailaren 25a - Winsen-an-der-Luhe, Saxonia Beherea, 1972ko abuztuaren 9a) alemaniar idazlea izan zen. Potsdamgo eskola militarrean egin zituen ikasketak (1912-1918). 1922. urtean 6 urteko espetxe zigorra ezarri zioten Kanpo Arazoetarako ministroa zen Rathenauren hilketan parte izan zuelako salaketapean. Die Geächteten (1930, Erbesteratuak), Die Stadt (1932, Hiria) eta Die Kadetten (1933, Kadeteak) izan ziren idazlearen lehen literatura lanak. 1951n Der Frabegoben (Galdetegia) eleberria argitaratu zuen, Estatu Batuek Bigarren Mundu Gerra amaitu ondoren alemaniarrei helarazi zieten galdetegiaren erantzun gisako lana. Historiari buruzko obrak ere argitaratu zituen, Die schöne Wilhelmine (1965, Gilermina ederra) horien artean.
Ernst von Salomon | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Kiel, 1902ko irailaren 25a |
Herrialdea | Alemania |
Heriotza | Stöckte (en) , 1972ko abuztuaren 9a (69 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Aita | Felix von Salomon |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Leinua | Salomon (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Musterschule (en) |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | gidoilaria eta idazlea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Deutsche Friedens-Union (en) Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista |
|
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014/10/05 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.