Marvin Minsky

Adimen Artifizialaren sortzaileetako bat (1927-2016)

Marvin Lee Minsky (New York, 1927ko abuztuaren 9a - Boston , 2016ko urtarrilaren 24a) estatubatuar zientzialaria izan zen. Adimen artifizialaren aitatzat hartzen da. Massachusettseko Teknologia Institutuko (MIT) adimen artifizialaren laborategiaren sortzailekidea izan zen.

Marvin Minsky

Association for the Advancement of Artificial Intelligence (en) Itzuli lehendakari

1981 - 1982
Bizitza
JaiotzaNew York1927ko abuztuaren 9a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaBoston2016ko urtarrilaren 24a (88 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: garuneko odoljarioa
Familia
Ezkontidea(k)Gloria Minsky (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaHarvard College (en) Itzuli
Phillips Academy (en) Itzuli
The Bronx High School of Science (en) Itzuli
Ethical Culture Fieldston School (en) Itzuli
Harvard Unibertsitatea
(1946 - 1950) Artean graduatu : matematika
Princetongo Unibertsitatea
(1951 - 1954) Doktoretza : matematika
Tesi zuzendariaAlbert W. Tucker
Doktorego ikaslea(k)Patrick Winston (en) Itzuli
Manuel Blum
Adolfo Guzmán Arenas (en) Itzuli
Michael Hawley (en) Itzuli
Berthold K. P. Horn (en) Itzuli
Joel Moses (en) Itzuli
Benjamin Kuipers (en) Itzuli
Daniel G. Bobrow
Warren Teitelman (en) Itzuli
Luc Steels (en) Itzuli
William A. Martin (en) Itzuli
Bertram Raphael (en) Itzuli
James Robert Slagle (en) Itzuli
Paul William Abrahams (en) Itzuli
Howard Allen Austin (en) Itzuli
Thomas George Evans (en) Itzuli
Eugene Charles Freuder (en) Itzuli
Kenneth William Haase, Jr. (en) Itzuli
William Daniel Hillis (en) Itzuli
Thomas Lane Jones (en) Itzuli
Lawrence Jay Krakauer (en) Itzuli
Robert Walter Lawler (en) Itzuli
William Yaw-Poh Lim (en) Itzuli
David Alex Levitt (en) Itzuli
David Felix Rosenthal (en) Itzuli
Stephen William Smoliar (en) Itzuli
Michael David Travers (en) Itzuli
José Armando Valente (en) Itzuli
Daniel Frederick Gruhl (en) Itzuli
Steven Henry Strassmann (en) Itzuli
Lewis Mark Norton (en) Itzuli
David Daniel McDonald (en) Itzuli
Pushpinder (Push) Singh (en) Itzuli
Nicholas Louis Cassimatis (en) Itzuli
Eugene Charniak (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria, informatikaria, unibertsitateko irakaslea eta artificial intelligence researcher (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Massachusetts Institute of Technology  (1958 -  2016)
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Ingeniaritzako Akademia Nazionala
Association for the Advancement of Artificial Intelligence (en) Itzuli
League for Programming Freedom
Musika instrumentuapianoa
Zerbitzu militarra
Adar militarraAmeriketako Estatu Batuetako Itsas Armada
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa

web.media.mit.edu…
IMDB: nm0591669 TED: marvin_minsky Discogs: 630411 Find a Grave: 157467592 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Marvin Lee Minsky New York hirian jaio zen, familia judu batean. Fieldston School-en eta Bronx High School of Science-n ibili zen. Geroago, Andover-eko (Massachusetts) Phillips Academy-ra joan zen.

Batxilergoa amaitu ondoren, Ameriketako Estatu Batuetako Armadan sartu zen. Bi urteko zerbitzuaren ondoren, Princetongo Unibertsitatean sartu zen, eta 1950ean lizentziatuko zen.

Hil zen arte, Massachusettseko Teknologia Institutuko (MIT) Komunikabide eta Zientziako Toshiba irakasle kargua izan zuen.

Minsky-k irudi sinbolikoen deskribapena, geometria konputazionala, ezagutzaren irudikapena, semantika konputazionala, makinen pertzepzioa, ikaskuntza sinbolikoa eta konexiogintza garatzen lagundu zuen. 1951n SNARC sortu zuen, lehen neurona-sarearen simulagailua. 1963an errealitate birtualeko entzungailuaren eta 1957an mikroskopio konfokalaren patenteen asmatzailea izan zen (laser eskaneatzeko mikroskopio konfokal modernoen arbasoa).

Perceptrons liburua idatzi zuen (Seymour Papert-ekin), neurona-sare artifizialen analisiaren oinarrizko lana bihurtu zena. 1970eko hamarkadan zehar neurona-sare artifizialen ikerketa akademikoa birtualki desagertzearen erantzule dela adierazi du eremu horri2 egindako kritikak.

Minsky 2001: A Space Odyssey filmean aholkularia izan zen eta hari buruzko erreferentziak daude bai pelikulan bai liburuan. Filmatzerakoan Minsky ia hil zen istripu batean.

Minskyk Jurassic Parken gaia ere proposatu zion Michael Crichton-i Malibu hondartzan ibilaldi batean. Une horretan dinosauroak automata gisa sortu ziren. Geroago Crichtonek biomedikuntzan zituen ezagutzak baliatu zituen eta dinosauroak klon gisa sortu zituen.

Minskyk 2013ko BBVA Fundazioaren Ezagutzaren Mugak Saria jaso zuen Informazio eta Komunikazio Teknologietan. Sari honen epaimahaiak ikasketa automatikoari buruz egindako lana nabarmendu du, robotika, lengoaia, pertzepzioa eta plangintza integratzen duten sistemetan, markoetan (frames) oinarritutako ezagutzaren irudikapenaz gain, adimen artifizialaren eremua moldatu dute.

Lan nabarmenak aldatu

  • 1967 – Computation: Finite and Infinite Machines, Prentice-Hall
  • 1986 – The Society of Mind
  • 2006 – The Emotion Machine: Commonsense Thinking, Artificial Intelligence, and the Future of the Human Mind

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

  • (Ingelesez) The Artificial Intelligence Channel. (Noiz kontsultatua: 2023-05-23).

Kanpo estekak aldatu