Klasikoak (txirrindularitza)
Klasikoak, txirrindularitzan, egun bakarra irauten duten lasterketak dira. Gehienak Mendebaldeko Europako herrialdeetan ospatzen dira, batzuk XIX. mendearen amaieratik, nagusiki txirrindularitza zaletasun handia duten Frantzia, Belgika eta Italian. Euskal Herrian ere klasikoetako bat ospatu ohi da, hain zuzen ere, Donostia Klasikoa.
Klasikoetako batzuk Europako udaberri aldera ospatzen dira, martxoan eta apirilean, horregatik Udaberriko Klasikoak deritze.
Lasterketa bat "klasikoa" noiz den ala ez argi eta garbi zehaztuta ez dago, halere zehazteko zenbait ezaugarri ezberdin badaude. Horietako batzuk distantzia eta ibilbidearen profila dira. Lasterketaren usadio handia eta txirrindularitzaren historian nabarmendu diren txirrindulariek irabazi dituzten ere baloratzen da. Beste faktore garrantzitsua, tokian-tokiko zaletu eta ikusleen grina dira, bai eta lasterketetan parte hartzen duten txirrindularien ospea ere. Gainera, urtez-urte lasterketa antzekoa izan beharra da, ibilbidean aldaketa gutxi edo oso txikiak sartuz.
Lau monumentuakAldatu
Azkenengo urteetan, Monumentuak izendapenarekin bost klasiko nagusiak izendatzen dira: Milan-San Remo, Flandriako Tourra, Paris-Roubaix, Lieja-Bastogne-Lieja eta Lombardiako Giroa. Beren motari dagokionez hauek dira lasterketa prestigiotsuenak, eta beren luzera 240 kilometrotik gorakoa da (6 ordu baino gehiago).
KlasikoakAldatu
Udaberriko klasikoakAldatu
Galtzada-harrien klasikoakAldatu
Ardenetako klasikoakAldatu
Udako klasikoakAldatu
- Donostia Klasikoa
- EuroEyes Cyclassics
- Trittico Lombardo:
- Bretainia Klasikoa
- Quebeceko Txirrindularitza Sari Nagusia
- Montrealgo Txirrindularitza Sari Nagusia
Udazkeneko klasikoakAldatu
IraganekoakAldatu
Antzinakotasun, usadio eta zalego handia zuten hainbat klasiko diru edo arazo ekonomikoen ondorioz desagertu izan dira: