Ireki menu nagusia

Eduardo Falú (El Galpón, Salta, 1923ko uztailaren 7a - Córdoba, 2013ko abuztuaren 9a) argentinar gitarrista eta musikagilea izan zen. Siriar familia batean jaio zen. Txikitatik erakutsi zuen gitarra jotzeko zaletasuna, etxekoek lagunduta. 1945ean hasi zuen karrera, César Perdiguero poeta eta letra-idazlearen lankidetzarekin. 1948an, irratiari esker, haren lanaren berri izan zuen publiko zabalak. Lehenengo LPa, Falú en París, 1950ean grabatu zuen. Lan horrek Latin Amerikako, Europako eta mundu osoko ateak ireki zizkion. Ehunka kontzertu eman zituen Estatu Batuetan, Japonian, Frantzian, Ingalaterran eta Frantzian.

Eduardo Falú
Eduardo Falú.jpg
Bizitza
Jaiotza El Galpón, Salta Itzuli1923ko uztailaren 7a
Herrialdea  Argentina
Heriotza Córdoba2013ko abuztuaren 9a (90 urte)
Hobiratze lekua La Chacarita hilerria
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak musikagilea, abeslaria, gitarra-jotzailea eta aktorea
Genero artistikoa Chamaméa
Zamba Itzuli
Chacarera
Musika instrumentua gitarra
ahotsa
IMDb nm1037336
www.falufilm.com/

ErreferentziakAldatu


  Artikulu hau Argentinako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.